Deustuko Unibertsitateak bere jarduera eten eta campusa itxiko du gaur arratsaldean, segurtasunagatik
Jarduera bertan behera utziko du 14:00etan, eta zentroa erabat itxiko du 15:00etan. Erabakia Ertzaintzaren "jarraibideak" betez hartu du, "unibertsitatearen komunitatearen segurtasuna babesteko".
Deustuko Unibertsitateak astelehen honetan jakinarazi duenez, bertan behera utziko du bere jarduera, antifaxistek Vito Quiles eskuin muturreko sasikazetariaren agerraldia dela eta egingo dituzten protestetan izan daitezkeen istiluengatik.
Gaur goizean igorritako ohar batean, Deustuko Unibertsitateak argitu du erakundearekin zerikusirik ez duten ekitaldiak direla, ez dituela hark antolatu eta ez duela horietarako baimenik eman.
Gaineratu duenez, "deialdiaren berri izan zuenetik, Unibertsitateak etengabeko koordinazioa izan du Ertzaintzarekin", eta, horrela, "bere aginduei jarraituz eta unibertsitatearen komunitatearen segurtasuna babesteko, Bilboko campuseko jarduera guztia etetea erabaki du 14:00etatik aurrera, eta 15:00etan eraikina ixtea".