Hauteskundeak Alemania
Merzek sozialdemokratekiko koalizioa mantendu egingo duela agindu du, "Alemaniaren etorkizun demokratikoaren alde"
Era berean, Alemaniako kantzilerrak hitzeman du bere Gobernuak berehala hartuko dituela neurriak Ezkerra alderdiak Berlinen iragarritako desjabetzeak galarazteko. Kanpainan, alderdi horrek agindu zuen higiezin agentzia handien etxebizitza-parkeak nazionalizatu egingo dituela agintera iritsiz gero.
Ezkerrak irabazi du Berlinen, eta AfDk lortu du garaipena Mecklenburg-Aurrepomerania eskualdean
Merz kantzilerraren CDU alderdia ez da botoen % 5era iritsi eta ipar-ekialdeko estatu horretako Parlamentutik kanpo geratu da. Merzek aitortu egin du "gainbehera" dagoela baina azpimarratu du ez duela dimitituko.
Pradales: "Mendebaldeko demokraziek duten arriskuaren adibide da AfDk Saxonian lortutako garaipena"
Kezkatuta agertu da lehendakaria, Alemaniako ultraeskuinak bart lortutako garaipena ahotan hartuta. Gogoetarako deia egin die Espainiako Estatuko alderdi guztiei, Saxoniako emaitzek "kutsatze ahalmena" baitute Europan.