Kontserbadoreak dira garaile Alemanian, eta ultraeskuina bigarren indarra
Lehen datuen arabera, Batasun Kristau-Demokratak (CDU) eta Bavariako Batasun Sozial Kristauak (CSU) osatutako blokea (CDU/CSU) da lehen indarra Alemaniako hauteskundeetan, botoen % 28,6 lortuta. AfD ultraeskuindarra, berriz, bigarren alderdi bozkatuena izan da, bozen % 20,8 jasota. Horrek esan nahi du ia bikoiztu egin duela boto kopurua 2021eko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta.
Gauzak horrela, eskuin-muturrak inoizko emaitzarik onenak lortu ditu, nahiz eta gainerako alderdiek koalizio-gobernua osatzeko adina babes duten.
Orain arteko kantzilerrak, Olaf Scholzek, berriz, botoen % 16,4 erdietsi ditu. Atzetik ditu Berdeak (% 11,6), Ezkerra (% 8,8), Alderdi Demokratiko Askea edo FDP (% 4,3) eta Sahra Wagenknecht Aliantza edo BSW (% 4,9). Azken bi indar horiek parlamentutik kanpo geratu dira, Behe Ganberan sartzeko ezinbestekoa baita botoen % 5 lortzea.
Emaitzon arabera, CDU/CSU blokeak 208 eserleku izango ditu; AfDk, 152; SPDk, 120; Berdeak, 85; Ezkerrak, 64 eta SSW alderdiak, eserleku bat.
Hori horrela, Merzek sozialdemokratekin bakarrik osatu ahalko du koalizio gobernua, Sahra Wagenknecht (BSW) ezkerreko aliantza Bundestagetik kanpo geratu baita. Izan ere, alderdi hori ganberan egonda, zenbakiak kontra edukiko lituzke Merzek eta Berdeekin hiruko gobernua negoziatzera behartuta egongo litzateke (hautagai kontserbadorea horren kontra azaldu da hasieratik). Ganberako gehiengo osoa 316 botokoa da, eta kontserbadore eta sozialdemokraten batura 329 da.
Parte-hartzea % 82,5ekoa da, duela lau urteko hauteskundeetan izandakoa baino sei puntu gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Iliana Yotova hautagai errusiazaleak irabazi ditu Bulgariako presidentetzarako hauteskundeak
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte