Friedrich Merzek porrot egin du kantziler izateko lehen saiakeran
Friedrich Merz kontserbadoreak porrot egin du Parlamentuko Behe Ganberan Alemaniako kantziler izateko lehen saiakeran. Lehen aldiz gertatu da Errepublika Federalean: behar zituen 316 botoak ez ditu bildu eta "kantzilerraren gehiengoa" bezala ezagutzen dena lortzeko sei boto falta zaizkio.
Uste zenaren aurka, Batasun Demokrata Kristauak (CDU), Batasun Sozial Kristauak (CSU) eta Alderdi Sozialdemokratak (SPD) ez dute gehiengo osoa lortu.
Hiru alderdi horiek Bundestag Parlamentuko 630 eserlekuetatik 328 dituzte, baina Merzen hautagaitzak 310 diputaturen babesa baino ez du jaso, behar baino sei gutxiago. Horrek esan nahi du adostutako koalizioko gutxienez bostek aurka bozkatu dutela.
Ezarritako prozeduraren arabera, hautagaiak ez badu gehiengo osoa lortzen hauteskundeen lehen itzulian, bigarren fasea egin behar da, 14 eguneko epean asko jota.
Horretan Merz berriro aurkez daiteke, baina beste hautagai bat ere aukeratzea ere badago.
Bigarren fase hori ere antzua izanez gero, Legebiltzarrak berehala bozkatu behar du hirugarren bozaldi batean.
Herrialdearen historian, kantziler izateko hautagai batek ere ez du inoiz huts egin gobernuburu izateko lehen ahaleginean, eta Merzen kasuan, ezusteko handia izan da, Batasun Kristaudemokratak (CDU) eta Batasun Sozialkristauak (CSU) zein Alderdi Sozialdemokratak (SPD) osatutako bloke kontserbadoreak hamabi botoko tartea baitzuen. Botoa sekretua da.
Oraingoz, bigarren bozketa noiz egingo den eztabaidatzen ari dira, baina Carsten Linnemann CDUren idazkari nagusiak adierazi du bere ustez "zuzena" litzatekeela astearte honetan bertan izatea.
"Europa eta mundua ez dira gure zain geldituko, egonkortasuna laster etortzea behar dugu", adierazi du, eta prozesua arin egiteko eskatu du, munduan dagoen segurtasun falta ikusita.
"Egonkortasuna emango duen Gobernua behar dugu", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazio jendetsua egin dute Genevan G7ko gailurraren kontra, eta istiluak sortu dira amaieran
Frantziako agintariek ez dute manifestaziorik baimendu, eta, beraz, No G7 taldeak mobilizazioa Genevan egitea eskatu du. Oro har, martxa baketsua izan da. Dena dela, manifestari talde batek harriak eta bengalak jaurti ditu, eta poliziak negar eragiteko gasa bota du.
Libanok NBEn salatu du Israelek herbizidak erabiltzen dituela arma kimiko gisa
"Israelek glifosatoarekin fumigatu zituen 2026ko otsailaren 1ean Libanoko mugako hainbat herri", esan du bertako Gobernuak Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiari eta NBEko Segurtasun Kontseiluari zuzendutako gutunean.
AEBren eta Iranen arteko akordioa atezuan dago, Libanon izan diren azken erasoen ondotik
Iranek ituna hausteko mehatxua egin dio AEBri. Bestalde, Trumpek esan du gaurko erasoa ez zela gertatu behar, "batez ere, bake akordioa sinatu behar genuen egunean jazo delako".
Suitzak baztertu egin du biztanleria 10 milioira mugatzea
Boto emaileen % 55ek egin dute Suitzako Alderdi Popularrak sustatutako ekimenaren kontra. Proiektuak immigrazioari muga jarri eta asilo arauak gogortzea zuen helburu.
Trumpek aurreratu du AEBk eta Iranek igandean sinatuko dutela gerrari amaiera emango dion akordioa
Irango Gobernuak, aldiz, baztertu egin du AEBrekin datozen 24 orduetan akordioa sinatuko duenik, Pakistango lehen ministroak eta Trumpek berak gaur bertan esandakoa ukatuz. "Datozen egunetan" itxiko dute ituna, zehaztu duenaren arabera.
'Niño Guerrero' Tren de Aragua Venezuelako bandaren liderraren heriotza iragarri du Trumpek
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du Hector Guerrero Flores 'Niño Guerrero' hil dutela. Guerrero Tren de Aragua talde terroristaren burua zen, AEBren arabera. Operazioa Venezuelako Gobernuarekin batera egin dute, Bolivar estatuan.
Iranen eta AEBren akordioa gertu egon daiteke: Pakistanek baieztatu du testua adostu eta lanean jarraitzen dutela
Negoziazioetan bitartekari lanetan ari den Asiako herrialdeko lehen ministroak adierazi du buru-belarri ari direla negoziatzen. Bi aldeek akordioa "gertu" dagoela onartu dute, baina ez datoz bat edukietan. Iranen hitzetan, ez dute nuklearrei buruz hitz egingo akordioa indarrean sartu arte. AEBk, aldiz, testuak bere helburuak betetzen dituela dio.
Albiste izango dira: EBko Migrazio eta Asilo Ituna, EHUren gradu eta graduondo amaierako ekitaldia San Mamesen eta ibilgailu elektriko berriaren aurkezpena Gasteizko Mercedesen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EBko Migrazio eta Asilo Ituna indarrean sartu da, horren inguruko zalantzen artean
Arau berriak ezartzen dira estatu kideen artean erantzukizunak banatzeko, asilo- eta itzulketa-prozedurak azkartzen ditu, eta Europar Batasuneko kanpo-mugetako kontrolak indartzen ditu.
Trumpek bertan behera utzi ditu Iranen aurkako erasoak, akordioaren "azken puntuak" adostu ostean
AEBko presidentearen arabera, bi aldeek "akordioaren azken puntuak" onartu dituzte, otsailaren 28an piztutako gatazka armatuari amaiera emateko asmoz. "Itsas blokeoak indarrean jarraituko du transakzio hau amaitu arte; sinaduraren data eta lekua laster iragarriko dira", esan du.