Albiste izango dira: Alemaniako hauteskundeen emaitzak, Berlingo erasoa eta Ukrainako gerrak hiru urte
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Alemaniako hauteskundeen emaitzak: Batasun Kristau-Demokratak (CDU) eta Bavariako Batasun Sozial Kristauak (CSU) osatutako blokeak (CDU/CSU) irabazi ditu Alemaniako hauteskundeak, botoen % 28,6 lortuta. AfD ultraeskuindarra, berriz, bigarren alderdi bozkatuena izan da, bozen % 20,8 jasota eta duela lau urteko kopurua ia bikoiztuta. Orain arteko kantzilerrak, Olaf Scholz sozialdemokratak, berriz, botoen % 16,4 erdietsi ditu. Ezustekorik ezean, Friedrich Merz kontserbadorea izango da kantziler berria eta nahikoa izango du sozialdemokraten babesa horretarako, berdeen babesarekin.
- Berlingo erasoa: Berlinen labanaz zauritutako bilbotarraren osasun egoerak hobera egin du, familiak EITBri emandako azalpenen arabera. Senitartekoek diotenez, esna dago eta hitz egiten du. Zauriak ditu aurpegian eta lepoan, karotidatik eta jugularretik gertu. Familia biziki eskertuta dago erasoa izan zen tokian zegoen frantses bikote batekin, odoljarioari eutsi ziotelako. Baliteke horrek haren bizia salbatu izana. Halaber, oso eskertuta dago Espainiako kontsulatuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzarekin, baita bertako mediku eta osasun sistemarekin ere.
- Ukrainako gerrak hiru urte: Errusiak Ukraina inbaditu zuela hiru urte bete diren honetan, nazioarteko goi bilera egingo dute Kieven, eta bertan izan dira presentzialki atzerriko 13 buruzagi. Beste 24 buruzagik telematikoi hartuko dute parte bileran. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyen ere Ukrainako hiriburuan izango da, EBko 24 komisariorekin batera. Gerraren amaiera lortzeko urrats berriei buruz hitz egiteko balioko du goi bilerak, baita gatazka amaitu ondoren Ukrainarako segurtasun bermeei buruz hitz egiteko ere.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.