Zeintzuk dira Israelen Gobernua osatzeko hurrengo urratsak?
Hilabeteak pasa litezke Israelen Gobernua osatu arte, eta tarte horretan Netanyahuk karguan jarraituko luke. Behin betiko zenbaketaren, gutxienekora heltzen ez diren alderdien eta, batez ere, gehiengoa lortzeko aldeen arteko negoziazioen pentzuan dago herrialdea orain.
Israeldarrak, hauteskunde legegileetara joaten. Argazkia: EFE.
Israelen, hautestontziak itxi eta biharamunean, herrialdeko politikaren etorkizuna zalantzan dago. Benjamin Netanyahuk irabazi ditu hauteskundeak, baina ez du gehiengo osorik lortu. Ondorioz, asteak edo hilabeteak igaro litezke Gobernua osatu arte; bien bitartean, Netanyahuk karguan jarraituko du.
Hauteskunde-mahaien % 84 zenbatuta dagoela, lehen ministroa buru duen bloke kontserbadoreak 54 eserleku lortu ditu, eta gehiengo osotik zazpi eserlekura dago. Gadi Eisenkot buru duen oposizioko blokeak, berriz, 49 diputatu lortu ditu, Hauteskunde Batzorde Nagusiak argitaratutako behin-behineko datuen arabera. Hala, bietako bat ere ez da iritsi gobernatzeko gutxieneko babesera. Bien bitartean, alderdi arabiarrek 17 eserleku lortu dituzte, hazi egin dira, eta haien esku egon liteke gakoa.
Emaitza oraindik alda daiteke "gutun-azal bikoitz" deiturikoetan izandako botoengatik. Hortaz, horren guztiaren bukaera behin betiko zenbaketaren, gutxienekora heltzen ez diren alderdien eta, batez ere, gehiengoa lortzeko aldeen arteko negoziazioen araberakoa izango da.
Epeak
Legeak behartu egiten du emaitza ofizialak zortzi eguneko epean aldizkari ofizialean argitaratzera, eta, beraz, Hauteskunde Batzordeak azaroaren 4a baino lehen argitaratu beharko lituzke. Israelgo hedabideen kalkuluen arabera, behin betiko zenbaketa, gutun-azal bikoitzak zenbatuta, ostiralean (urriak 30) jakingo da.
Behin emaitzak argitaratuta, Kneset edo parlamentu berriak bere lehen saioa egin beharko du azaroaren 10a baino lehen; horretan, 120 diputatuek karguaren zina egingo dute.
Parlamentu berriaren lehen zereginetako bat Kneseteko presidentea aukeratzea izango da: Netanyahuren aurkariek adierazi dute gobernatzea (edo gehiengoa biltzea) lortuko balute, Likud alderdiko Amir Ohara egungo presidentea kargutik kendu eta ordezkatuko luketela.
Nork osatzen du Gobernua?
Isaac Herzog Israelgo presidenteakdu Gobernua osatzen saiatuko ardura. Behin betiko emaitzak jaso ondoren, presidenteak kontsulta erronda egin du Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztiekin, eta horiek euren gomendioak emango dizkiote.
Emaitza ofizialak azaroaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dizkiote Isaac Herzog Israelgo presidenteari. Emaitza ofizialak argitaratu eta zazpi eguneko epean, presidenteak alderdi politikoekin kontsultak egingo ditu eta koalizio bideragarri bat osatzeko aukera gehien dituen Kneseteko kideari emango dio ardura.
Hautagaiak 28 eguneko epea izango du Gobernua osatzeko (gehienez 14 eguneko luzapenarekin). Lehenengo saiakerak porrot egingo balu, presidenteak bigarren bati emango lioke txanda. Eta gehiengorik gabe blokeak tenkatuta geratzen badira, litekeena da berriz ere hauteskundeak deitzea.