Albiste izango dira: hauteskundeak Israelen, zirt edo zart Tubos Reunidosen etorkizunean eta Durangoko Auzokaren aurkezpena
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urriaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Hauteskundeak Israelen: Boto-zenbaketak garaipena ematen dio oraingoz Netanyahuri, baina ez luke gehiengo osoa lortuko eta ikusteke dago zer negoziazio eta akordio gerta litezkeen.
- Zirt edo zart Tubos Reunidosen etorkizunean: Tubos Reunidos erosteko eskaintzak egin dituzten inbertitzaileek eta SEPIk bilera egingo dute enpresak Estatuko sozietateari zor dizkion 150 milioi euroen inguruan hitz egiteko. Ondoren jakingo da bost eskaintzak indarrean jarraitzen duten ala ez.
- Durangoko Azokaren aurkezpena: 61. edizioaren irudia eta Durangoko Azokaren ildo eta erronka nagusiak aurkeztuko dituzte. Horretarako, bertan izango dira Gerediaga elkarteko kideak, bai eta azoka babesten eta sustatzen duten erakunde publikoetako ordezkariak.