BRASIL
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Flavio Bolsonarok "Brasilgo presidente hautatu" izendatu du bere burua, eta gero atzera egin du

Mezu bat bidali du X-n bere burua presidente izendatuz, eta ondoren ezabatu egin du eta beste bat bidali du "Brasilgo buruzagi" izendatuz bere burua. Trumpek ez du bat egin aldarrikapen horrekin.

(Foto de ARCHIVO)

RIO DE JANEIRO, Oct. 25, 2026  -- Flavio Bolsonaro (C), presidential candidate of Brazil's Liberal Party, prepares to cast his ballot at a polling station in Rio de Janeiro, Brazil, Oct. 25, 2026. Voting in the second round of Brazil's 2026 presidential election officially began at 8 a.m. local time (1100 GMT) on Sunday, with polling stations across the nation set to close at 5 p.m. local time (2000 GMT).
   Incumbent President Luiz Inacio Lula da Silva of the ruling Workers' Party faces Flavio Bolsonaro, the Liberal Party candidate and son of former President Jair Bolsonaro, in the runoff after the two topped the first-round vote.



Jin Haoyuan / Xinhua News / Europa Press

25/10/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
Bolsonaro hauteskundeetan. Argazkia: EFE

AEBn lur hartu eta ordu gutxira, Flavio Bolsonaro senatari ultraeskuindarrak "Brasilgo benetako presidente hautatu" izendatu du bere burua.

Jair Bolsonaro presidente ohiaren seme nagusiak bi gutun idatzi ditu X sare sozialean 30 minutuko tartean. Lehenengoan presidente hautatu gisa aurkeztu du bere burua, eta ezabatu ostean, "Brasilgo buruzagi" dela idatzi du, inolako frogarik gabe hauteskundeetako bigarren itzulian "iruzurra" egon dela salatzearekin batera.

Egungo agintaria, Luiz Inacio Lula da Silva, berriro hautatu zuten presidente botoen % 52rekin, Alderdi Liberaleko (PL) hautagai ohiaren % 48aren gainetik, hau da, lau milioi boto gehiagorekin.

Flaviok ez du bere porrota onartu. Igande gauean bertan, hauteskundeak "baliogabetzeko" eskatu zuen; astelehenean, tonua jaitsi eta Justiziaren aurrean Lularen hautagaitza salatuko duela aurreratu zuen, ustezko botere gehiegikeriengatik; eta asteartean, Brasildik ihes egin zuen, dirua zuritzea leporatuta ireki zioten ikerketa batengatik Justiziak bere pasaportea eskatu ostean.

Asteazken honetan, Miamin (Florida, AEB) lurreratu zen, Fernanda Bolsonaro emaztearekin eta bi alabekin batera, Donald Trumpen Gobernuaren oniritzia jaso ostean. 

AEBn argitaratu zituen Flaviok bere gutunaren bi bertsioak.

Donald Trump AEBko presidenteak ez ditu babestu Flavio Bolsonaroren adierazpenak, baina hautagai ohiak tratu "bidegabea" jaso duela salatu du.

Lehen bertsioa

Bigarren bertsioa

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X