PRENTSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxe Zuriak sarbidea debekatu die CNN, MS NOW eta Politico hedabideei, Trumpek agindu bezala

"Albiste faltsuak" ematea egotzita, hiru komunikabide horiei betoa jarriko ziela iragarri zuen atzo AEBko presidenteak. Etxe Zuriak biharamunean gauzatu du debekua. 

Washington (United States), 18/09/2026.- US President Donald Trump answers questions from reporters after announcing new 'most favored nation' pricing for certain drugs in the Oval Office of the White House in Washington, DC, USA, 18 September 2026. The policy aims to allow state Medicaid programs to access lower drug prices negotiated by foreign nations. EFE/EPA/Samuel Corum / POOL

Trump, Etxe Zurian kazetarien galderei erantzuten. Argazkia: EFE

24 ordu eskasean bete du hitza Donald Trump AEBko presidenteak. CNN eta MS NOW telebista kateei eta Politico albisteen webguneari Etxe Zurian sartzea debekatuko ziela iragarri zuen atzo, “albiste faltsuak” ematea egotzita. Gaur gauzatu du Etxe Zuriak debekua.

MS NOW telebista kateko langileak izan dira lehenak. AEBko zerbitzu sekretuko kideek akreditazioak kendu dizkiete Etxe Zurira sartzeko segurtasun kontrol batean.

Telebista kateak bere webgunean iragarri duenez, eskura dituzten “neurri guztiak” hartuko dituzte AEBko Konstituzioaren lehen artikuluak jasotako “eskubideak defendatzeko eta kazetaritza independente baten helburua betetzeko”.

CNN katea izan da betoa baieztatzen bigarrena. “Etxe Zurian sartzeko debekuen eta gure kazetaritza egiteko edozein oztoporen aurrean, AEBko Gobernuari buruzko informazioa emateko dugun helburuari eutsiko diogu”, esan dute ohar bidez.

Jonathan Greenberger Politico hedabidearen erredaktore buruak Cheyenne Haslett lankideari gertatutakoa kontatu du ondoren: “Haslettek zuen akreditazioa kendu diote zerbitzu sekretuko agenteek. Gure babes guztia du berak eta Etxe Zuritik albisteak ematen dituzten kazetari guztiek. Atzo esan genuen bezala, Konstituzioak aitortutako eskubideak irmo defendatuko ditugu”. 

Etxe Zuriko Korrespontsalen Elkarteak (WHCA, ingelesez) Trumpen neurria salatu eta "prentsa askearen aurkako debekua" dela esan du. Erakundearen arabera, kazetarien eskubideak urratzeaz gain, estatubatuarrenak ere urratzen ditu erabaki horrek, herritarrek presidentearen jardun eta erabakiei buruzko informazio "osoa eta independentea" jasotzeko eskubidea baitute. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X