HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainako gerra hasi zenetik lehen aldiz, hauteskunde legegileak egiten ari dira Errusian

Boto emaileen herena joan da 08:30erako botoa ematera, duela bost urte ia halako bi. Boto elektronikoak eta Ukrainaren erasoek (bi aldeek ez dute meniarik lortu) baldintzatuko dituzte bozak. 

ST. PETERSBURG (Russian Federation), 18/09/2026.- An elderly man casts his ballot at a polling station in St.Petersburg, Russia, 18 September 2026. Russia elects the new State Duma, the lower house of parliament, during unified voting day from 18 to 20 September. (Elecciones, Rusia, San Petersburgo) EFE/EPA/ANATOLY MALTSEV

Boto emaile bat, San Petersburgoko hautesleku batean bozkatzen. Argazkia: EFE

Botoa emateko eskubidea duten herritarren heren batek bozkatu du jada Errusiako hauteskunde legegileetan, Hauteskunde Batzorde Nagusiak 08:30era arte jasotako datuen arabera. 2022an Ukrainako inbasioa abiatu zenetik lehen aldiz egin dituzte bozak Errusian.

Parte hartzearen datuak gora egin du, duela bost urtekoarekin alderatuta, eta aurreko bozen ia bikoitza jaso dituzte dagoeneko.

Hauteskundeak atzo hasi ziren eta bihar bukatuko dira. Boto elektronikoak aparteko pisua izango du, aurreikuspenen arabera, Kremlinek horren aldeko kanpaina egin baitu.

Gainerakoan, Ukrainak eta Errusiak ez dute hauteskunde egunetarako su etenik adostu, eta, beraz, Ukrainaren erasoak izango dira bozen beste protagonista.

Agintarien arabera, Mosku hiriburuko eta eskualdeko herritar gehienek telematikoki bozkatu dute. Oposizioaren arabera, emaitzak “faltsutzeko tresna” da. Vladimir Putin Errusiako presidenteak berak Internet bidez bozkatu zuen, herritarren eredu izan nahian.

CikLeak pirata informatiko anonimoen taldeak esan du zerbitzariak hackeatu dituela eta egiaztatu dutela Hauteskunde Batzorde Nagusiak “bozketa sistema iluna” sortu duela. Hori horrela, igandean hauteslekuetara joateko deia egin diete herritarrei, agintariek “emaitzak faltsutzeko aukera izan ez dezaten”.

Ela Pamfilova Hauteskunde Batzordeko buruak adierazi du lehen egunean ez dela gorabeherarik izan. Yabloko alderdi bakezaleak eta komunistek salatu dutenez, ordea, begiraleei presioa egin diete eta hainbat hauteslekutan sartzeko zailtasunak jarri dizkiete.

Jakina da Putinen Errusia Batua alderdiak irabaziko dituela bozak, baina ikusteko dago zenbateko babesarekin egiten duen. Inkesten arabera, Errusiarren % 60k gerrari amaiera eman nahi diote, eta Putinen onarpen maila inoizko txikiena da.

Meniarik ez

Errusiako aireko defentsek 344 drone ukrainar eraitsi dituzte bart Errusian eta Siberian. Errusiarrek eta ukrainarrek ez dute 72 orduko su etenik adostu, eta bozketa segurtasun neurri handien artean ari dira egiten. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X