Hashim Thaçi Kosovoko presidente ohiari 25 urteko kartzela zigorra ezarri diote gerra krimenengatik
Gizateriaren aurkako krimenengatik ezarritako zigorrak, ordea, kendu dizkiote. Aurreikusitakoaren arabera, 2045ean beteko du zigorra, 78 urte beteta.
Thaçi, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Hashim Thaci Kosovoko presidente ohiari 25 urteko kartzela zigorra ezarri diote, lau gerra krimen egotzita (atxiloketa arbitrarioa, tratu krudela, tortura eta hilketa). Hain zuzen ere, 1998 eta 1999 bitartean egin omen zituen krimen horiek, Kosovoko gerran. Bestalde, Kosovoko Askapenerako Armadako hiru buruzagi ohi ere zigortu dituzte.
Zehazki, Kosovoko Askapenerako Armadaren aurkakoak ei ziren pertsonei zuzendutako enpresa kriminal bati lagundu izana leporatu diote 58 urteko presidente ohiari, baina gizateriaren aurkako krimenengatik ezarritako zigorrak kendu dizkiote.
Charles Smith epailea epaia irakurtzen ari zen bitartean entzun ditu Thacik berak zigorraren xehetasunak.
Bitartean, Hagako zabalgune batean ehunka kosovoarrek elkarretaratzea egin dute Thaciri babesa adierazteko, eta "errugabea" dela aldarrikatzeko.
Epailearen iritzian, Thacik, Kadri Veselik (18 urte), Rexhep Selimik(13 urte) eta Jakup Krasniqik (25 urte) "helburu kriminal komun bat" partekatu zuten, eta nabarmen lagundu zuten Kosovoko Askapenerako Armadarentzat "oztopo" ziren pertsonei egindako erasoetan.
Horiek horrela, epaileek ondorioztatu dute Thaci 385 pertsonaren atxiloketa arbitrarioen, 49 lagunen tratu krudelaren, 303 tortura kasuren eta 96 hilketaren erantzule dela.
Gainera, nabarmendu du Kosovoren independentzia lortzeko helburuek ez zituztela zigortutako lau lagunen ekintzak kriminal bihurtu, "helburu horiek lortzeko erabilitako bitartekoak baizik".
2023ko apirilean hasi zen prozesua. Dena den, Thaci —2016 eta 2020 artean Kosovoko presidente izan zen— 2020tik dago preso Hagan. Izan ere, Fiskaltzak 45 urteko kartzela zigorra eskatu zuen lau auzipetuentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutakoaren neurriko migrazio-krisiak kudeatzeko larrialdi-esparru "malgua" proposatu du Von der Leyenek
Gainera, 13 urtetik beherako adingabeei sare sozialak debekatzeko eta 15 urtera arte mugekin erabiltzeko proposamen bat iragarri du Europar Batasunaren presidenteak.
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.