Kazetaritza
Serbiako telebista publikoak barkamena eskatu du Vucicen agintaldian informazio manipulatua emateagatik
Serbiako presidente karguan 12 urte zeramatzan Aleksandar Vucicek hauteskundeetan porrot egin ostean, telebista publikoak barkamena eskatu du, haren agintaldian manipulatutako informazioa eman izan baitu.
Iñaki Gabilondo: "Politikan sinesten dut, alderdietan sinesten dut; ez dut uste denak berdinak direnik"
Iñaki Gabilondo kazetari gipuzkoarra elkarrizketatu du Arantxa Ruizek 12 minutos saioko atal berrian. Gabilondok irtenbide handiak behar dituzten arazo handiez hitz egin du (etxebizitza, adibidez) eta PSOE eta PP kritikatu ditu behar den moduko politika ez egiteagatik.
CNN, MSNBC eta Politico hedabideei Etxe Zurira sartzen utz diezaiela agindu dio epaile batek Trumpi
Epaiaren arabera, neurria ez zuten exekutatu "prozesu konstituzionalki egokia" erabilita. Betoa jarri zien Trumpek hedabide horiei, albiste faltsuak argitaratzea eta segurtasun nazionala kaltetzea egotzita.
Kazetaritza hil al da? Adimen artifizialarekin sortutako lehen albistegia egin dute Argentinan
Santiago Siri da sortzailea, bitcoin bultzatzailea, teknologoa eta dibulgatzailea. Dena adimen artifizialak sortutakoa da: aurkezleak, gidoiak, irudiak... AAk profesionalak ordezkatuko dituen beldur dira asko, baina hausnarketarako aukera ere dela dio sortzaileak. Noiz uzten dio edukien automatizazioak kazetaritza izateari?
Etxe Zuriak Trump TV kanala estreinatu du, AEBko hainbat komunikabideri betoa jarri ostean
Donald Trumpen gobernuak streaming plataforma berria martxan jarri du CNN, MS NOW eta Politico hedabideei Etxe Zurira sarrera debekatu ostean, "albiste faltsuak" zabaltzea eta segurtasun nazionalari kalte egitea egotzita.
AEBko hedabide nagusiek uko egin diote Etxe Zuriko ekitaldien berri emateari, CNNri ezarritako betoaren ostean
ABC, CBS, CNN, Fox News eta NBC kateek ez dituzte jarraituko Etxe Zuriak deitutako ekitaldiak, Trumpek hainbat hedabide kritikori ezarritako betoa salatzeko.
Etxe Zuriak sarbidea debekatu die CNN, MS NOW eta Politico hedabideei, Trumpek agindu bezala
"Albiste faltsuak" ematea egotzita, hiru komunikabide horiei betoa jarriko ziela iragarri zuen atzo AEBko presidenteak. Etxe Zuriak biharamunean gauzatu du debekua.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Adierazpen-askatasunak okerrera egin du munduan: % 10, 2012tik
Lehen Mundu Gerran edo Gerra Hotzaren unerik txarrenean izandako beherakadaren pareko da azken urteotakoa. 2022-2025 epean, 185 kazetarik galdu dute bizia, aurreko lau urteetan baino % 67 gehiago.
Jenofa Berhokoirigoinek eta On.eus atariak jaso dituzte Rikardo Arregi sari nagusiak
Dani Alvarezek Euskal Kazetariak saria jaso du
Dani Alvarez EITB taldeko kazetariari eman diote Kazetarien Euskal Elkargoaren aurtengo Euskal Kazetariak saria. Bilboko BBK aretoan egindako sari-banaketa ekitaldian, pozik agertu da Alvarez, eta esan du "ohorea" dela aitortza hori jasotzea. EITBren parte-hartzea duen Natur Bizia ikus-entzunezko lana ere saritu dute Ingurumen Kazetaritza atalean.
Valentziako telebista publikoko langileek kritikatu dute Mazonen aurkako manifestazioaren ordez zezenketa bat eman izana
Beharginek argitaratu duten Idatzi anonimoarekin bat egin dute, halaber, PSPV, Compromis eta Ens Uneix alderdiek eta zenbait sindikatuk ere. A Punt-eko enpresa batzordeak zuzendariaren eta zuzendaritza talde osoaren dimisioa eskatu du, bestalde.
Bielorrusiako eta Georgiako bi kazetarik, biak kartzelan, irabazi dute Sakharov saria
Andrzej Poczobut kazetari bielorrusiarrak eta Mzia Amaglobel kazetari georgiarrak "askatasunari eta demokraziari" egindako ekarpena aitortu ditu Europako Parlamentuak, urtero banatzen duen sari honekin.
Dani Alvarezek eskuratu du Euskal Kazetarien Saria
2025eko Euskal Kazetaritza Sariak azaroaren 5ean banatuko dituzte, 19:00etan, Bilbon, Kale Nagusiko BBK Salan.
Jimmy Kimmelen programa bueltan da, Charlie Kirken hilketari buruzko iruzkinengatik bertan behera geratu ostean
"Jimmy Kimmel Live!" umorezko late night arrakastatsua ABC katera itzuliko da, saioa kendu izanak Ameriketako Estatu Batuetan sortutako polemikaren ostean.
Nor da Jimmy Kimmel eta zein dira bere programa bertan behera utzi ondorengo polemikaren gakoak?
Umorista ezagunaren "Jimmy Kimmel Live!" saioa bertan behera utzi izanak areagotu egin du adierazpen-askatasunari eta zentsurari buruzko eztabaida Ameriketako Estatu Batuetan.
Nolakoa da Hani Mahmoud kazetariaren jarduna Gazan? Hemen, bertatik bertara
Aitortu egin digu nekatuta dagoela, fisikoki eta emozionalki, baina jarraitu beharrean dago, ezin dio eta utzi Gazan gertatzen dena kontatzeko ardurari. Kontatu digu Armadak 250 bat kazetari palestinar hil dituela azken ia bi urteotan. Askotan justifikatu ditu erasoak, Hamaseko kide zirela esanez. Haniri oinarririk ez duela ez ezik, onartezina iruditzen zaio.
EITBko langileek bat egin dute Mugarik Gabeko Kazetarien ekimenarekin, Gazako kazetarien hilketak salatzeko
50 herrialdetako 200 komunikabidek baino gehiagok bat egingo dute astelehen honetan Mugarik Gabeko Kazetariek bultzatutako mundu-mailako mobilizazioarekin, "Gazako kazetarien aurka propio egindako sarraskia" salatzeko eta atzerriko prentsari Zerrendan oztoporik gabe sartzen uztea eskatzeko.