Dani Alvarezek eskuratu du Euskal Kazetarien Saria
2025eko Euskal Kazetaritza Sariak azaroaren 5ean banatuko dituzte, 19:00etan, Bilbon, Kale Nagusiko BBK Salan.
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak 2025eko Euskal Kazetaritza Sarien berri eman dute, eta pertsona eta erakunde hauek saritu dituzte aurten: Daniel Alvarez (Euskal Kazetarien Saria), Almudena Ariza (Adierazpen Askatasunaren Joss María Portell saria), Manuel Alvarez (Ibilbide Profesionalaren golardoa), Gorka Lejarcegi (Fotokazetaritzako Juantxu Rodríguez saria), Durangoko Azoka (Pertsonaia edo Erakunde Soziala), 5W (Kazetaritza Digitalaren Saria) eta Natura Bizia dokumentala (Ingurumen Komunikazioaren Saria).
Euskal Kazetarien Sariak "Euskadin edo Euskaditik kanpo egindako lanagatik gure lanbidean eredu eta harrotasun diren profesionalak" aintzatestea du helburu.
Coruñan jaio zen arren, EHUn egin zituen Kazetaritza ikasketak Dani Alvarezek, eta Euskal Irrati Telebistan garatu du bere ibilbide profesionala. 2000. urtean sartu zen Radio Euskadin, bekadun gisa, eta bertako albistegietako zuzendari izatera iritsi zen.
Aurreko edizioetan, kazetari hauek lortu dute aipatu saria: Manu Leguineche (2007), Sarita Estevez (2009), Iñaki Gabilondo (2011), Mikel Ayestaran (2015), Jon Sistiaga (2016), Ane Irazabal (2017), Cesar Coca (2018), Olatz Arrieta (2019), Zigor Aldama (2020), Begoña del Teso (2021), Luis Rodriguez Aizpeolea (2022), Silvia Intxaurrondo (2023) eta Aintzane Bolinaga (2024).
Sariak azaroaren 5ean banatuko dituzte, 19:00etan, Bilbon, Kale Nagusiko BBK Salan.
Zure interesekoa izan daiteke
Mutil batekin batera Beriaingo baltsa batetik erreskatatu zuten 25 urteko neska hil da
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako putzutik, Beriainen, atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko gazte batekin batera. Heriotza horrekin, zortzi dira jada uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota hil diren pertsonak.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan Ceutako hipikan, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok kalean jarraitzen dute, duela hilabetetik.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa akordio bat ixtear da ugalkortasun klinika batekin, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta gehiago dira obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten duten emakumezko kirolariak. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin eta hala nahi duen jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Guardia Zibilak furgoneta baten gidariari lagundu behar izan dio Sartagudan, errepidea hondoratu ostean
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".
Nafarroan harrera zentro batetik atxikitako sei urteko mutil bat erreskatatu dute
Foruzaingoak haurraren bi senide atxilotu ditu eta beste hiru pertsona ikertzen ari da, autoz egindako ihesaldi arriskutsu baten ondorioz.