Bi gidari hil dira istripuz astearte honetan Nafarroan
56 urteko motozale bat hil da Izaban, motorretik erorita. 60 urteko gizon bat hil da Esteribarren, ibilgailua bidetik irtenda.
Bi pertsona hil dira astearte honetan Nafarroako errepideetan, bi zirkulazio-istriputan. Lehenengoa 56 urteko motozale nederlandar bat izan da, Izaban, motorretik erorita. Bigarrena, 60 urteko gizon bat, N-135 errepidean, Esteribarren, errepidetik irtenda.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, NA-137ko 53,2 kilometroan gertatu da lehenengo istripua, Izaban. Motozikleta bidetik atera da.
Guardia Zibilak 13:24an jaso du istripuaren berri, eta gertatutakoa ikertzeaz arduratzen ari da.
Handik denbora batera, 16:51n, SOS Nafarroaren 112 Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak Esteribarren izandako ezbehar baten berri jaso du, eta Cordovillako suhiltzaileak, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua) eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.
Ezbeharra N-135 errepideko 14. kilometroaren parean gertatu da (Iruñea-Frantzia, Luzaide), Idoi parean, Esteribar udalerriko kontzejuan. Ezponda batetik erori eta zubi baten azpian geratu da autoa, bidetik aterata.
Larrialdi-zerbitzuak iritsi direnean, gidaria, 60 urteko gizonezko bat, hilda zegoen istripuaren ondorioz.
Foruzaingoko Argiketen Brigadako agenteak ezbeharraren nondik norakoak ikertzen eta eginbideak bideratzen ari dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera