Baldintzak, epeak eta nola eman izena Osakidetzako EPEko azterketetan
Eskainitako 41 kategorietako batean izena emateko gida, pausoz pauso.
Astearte honetan, ekainaren 2an, ireki dute Osakidetzako 23-24-25 EPEko 41 kategoriatan izena emateko epea, eta ekainaren 29an amaituko da; azterketak, berriz, urria eta azaroa bitartean izango dira.
Osakidetzaren 2023, 2024 eta 2025 urteei dagokien EPEan izena emateko epea ireki dute astearte honetan, ekainaren 2an. Oraingo honetan 41 kategoriatan eman daiteke izena, ekainaren 29ra arte, eta azterketak urria eta azaroa bitartean egingo dira.
Baina, zer egin behar da izena emateko? Izen-ematea Internet bidez egin behar da, Osakidetzaren webgune ofizialaren bidez. Euskal Osasun Zerbitzuak berak ibilbidea zehazten duen sarbide-gida bat argitaratu du:
- Sartu webgunean.
- Sakatu "Enplegu publikoa".
- 23+24+25 EPE prozesura sartu.
- "Sarbidea" sakatu.
- Osakidetzako profesionala bazara, sakatu "Osakidetzako profesionalak" edo "Herritarrak".
- Osakidetzako profesionala bazara, zure kredentzialekin identifikatu.
- "Herritarra" atalean sartuz gero, gaitutako hiru identifikazio-sistemetako baten bidez identifikatu: BakQ, NAN elektronikoa zein beste ziurtagiri digital bat eta Cl@ve erabil ditzakezu.
- "Eremu pribatuan" behar bezala identifikatu ondoren, aukeratu 23-24-25 EPE prozesua eta izena eman nahi duzun kategorian.
Eskabideak behar bezala aurkezteko, izen-ematea epe barruan egin eta tasak ordaindu beharko dira, derrigor.
Bigarren fasea
Lehen faseko izen-ematean 101.000 pertsonak baino gehiagok formalizatu zuten EPE horretan parte hartzeko eskaera. Azterketak BECen egingo dira, ekainaren 19an, 20an eta 21ean. Bigarren fasearen kasuan, probak urria eta azaroa bitartean egitea aurreikusten da. Horrela, gainerako kategorietarako hirugarren fasearen deialdia geratuko litzateke bakarrik, eta uda ostean irekitzea aurreikusten da.
Guztira, 23-24-25 EPEak 5.425 plaza eskainiko ditu, 107 lanbide-kategoriatarako. Deialdiarekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak sendotu egin dute Osakidetzako plantilla egonkortzeko eta sistema publikoa indartzearen aldeko apustu irmoa.
EPE horietako berritasun gisa, Osakidetzak hautagaien eskura jarriko ditu galdera-sortak, proba prestatzeko. Test moduko azterketa izango da. Oraingo honetan, gainera, nota hiru urtez gordeko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera