United Airlinesek Bilbo eta New York arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu irailaren 23ra arte
Konpainiak hiru hegaldi eskainiko ditu astean Loiuko eta Newmarkeko aireportuen artean. Zerbitzua joan den udan jarri zen martxan lehen aldiz, eta 14.400 bidaiari baino gehiago jaso zituen 2025ean.
United Airlines konpainiako hegazkin bat, Bilboko aireportuan.
United Airlinesek Bilbo eta Newark/New York arteko zuzeneko lotura berreskuratu du uda honetan, eta astean hiru hegaldi eskainiko ditu. Hegaldiak maiatzaren 31n hasi dira, eta irailaren 23ra arte egongo dira martxan.
Konpainiak jakinarazi duenez, hegaldiak Loiuko aireportutik 12:30ean abiatuko dira asteazkenetan, ostiraletan eta igandeetan. Bestalde, New Yorketik Bilbora doazen hegaldiak astearteetan, ostegunetan eta larunbatetan irtengo dira, 10:45ean, eta irailaren 22ra arte emango dute zerbitzua.
United da Bilbo eta Estatu Batuak zuzenean lotzen dituen airelinea bakarra, eta iazko udan 14.400 bidaiarik baino gehiagok erabili zituzten konpainiak eskainitako 100 hegaldiak.
Testuinguru horretan, Bilboko aireportuko zuzendari Iván Grandek pozik hartu du United Airlines uda honetan Euskadira itzuli izana: "2025ean hasitako harremanak urte luzez irautea espero dugu", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera