Valentziako telebista publikoko langileek kritikatu dute Mazonen aurkako manifestazioaren ordez zezenketa bat eman izana
Beharginek argitaratu duten Idatzi anonimoarekin bat egin dute, halaber, PSPV, Compromis eta Ens Uneix alderdiek eta zenbait sindikatuk ere. A Punt-eko enpresa batzordeak zuzendariaren eta zuzendaritza talde osoaren dimisioa eskatu du, bestalde.
Valentziako A Punt telebista publikoko langileek idatzi bat zabaldu dute igande honetan. Bertan kritikatu dutenez, atzo, zezenketa bat eman zuten kate horretan, Valentziako kaleetan goialdeko borraskaren urteurrenaren kariaz egindako manifestazioaren ordez. Kritika horrekin bat egin dute, baita, PSPV, Compromis eta Ens Uneix alderdiek eta zenbait sindikatuk ere.
#LaPlantilladAPnoCalla etiketarekin gaur sare sozialetan zabaldu den idazki anonimoan, langileek adierazi dute "izugarri lotsatzen" dituela telebistako zuzendaritzak zezenketa emateko hartutako erabakiak.
Gaineratu dutenez, Valentziako irrati eta telebista publikoak kritika ugari jaso ditu horregatik, eta onartezintzat jo dute "sinesmen galera hori".
"Albistegietako zuzendaritzaren isiltasunarekin A Punt taldeak bizkarra eman zion Mazon presidenteari eta bere Gobernuari erantzukizunak eskatzeko Valentziako herriak zabaldutako aldarriari", esan dute idatzian, eta amaieran ohartarazi dute "langileak ez direla isilduko".
A Punt-eko enpresa batzordeak zuzendariaren eta zuzendaritza talde osoaren dimisioa eskatu du, bestalde, manifestazioaren atzoko estaldurarekin "zerbitzu publikoa kudeatzeko ezintasuna" erakutsi dutela iritzita.
Zure interesekoa izan daiteke
USaPeko azterketak berrikusten hasi dira, euskarako proban izandako zeroek eragindako polemikaren erdian
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko probaren berrikuspena eskatzeko epea eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Gasteizko taxiaren ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gaueko gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiren aurreikuspenari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago ez Fiskaltzaren salaketarik, ezta biktimaren baten salaketarik ere; hala ere, salaketaren bat aurkeztuz gero, prozedura berriro ireki ahal izango litzateke.
Hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte Gazolazen, Oltza zendean piztutako sute batengatik
Sutea piztu da arratsaldean Oltza zendean, Nafarroan. Zereal soro batean piztu da sua, eta Gazolazko hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte, badaezpada. Pinudi bat ere harrapatu dute sugarrek. 20:30 aldera lortu dute sutea kontrolpean hartzea. Gauean, sua erabat itzaltzen eta ingurua freskatzen arituko da suhiltzaile talde handi bat.
USaPeko euskarazko azterketan zerokoa duten ikasleek protesta egin dute Bilbon
Dozenaka ikasle ez daude konforme USaPeko euskarazko azterketan lortutako emaitzarekin, eta, irakasleekin batera, egoera argitu dadin eskatzeko elkarretatzea egin dute Bilboko Ingenieritza Fakultate kanpoan.
Zortzi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote Rafa Mir futbolariari, sexu-erasoagatik eta lesioengatik
Bigarren akusatu bati 2 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, sexu-eraso delituengatik.
Aurrera doa Tolosako ospitale berriaren esleipena, nahiz eta EH Bilduk murrizketak kritikatu dituen
Alberto Martinez Osasun sailburuak adierazi du prozesua bide onetik doala eta aste honetan bertan espero duela ospitale berria eraikitzeko proiektua esleitzea, lanak 2028an hasi eta 2031n amaitzeko asmoz. Bien bitartean, Rebeka Ubera EH Bilduren legebiltzarkideak gogor kritikatu du dokumentua, eta alternatiba guztiak ondo aztertu diren zalantzan jarri du.
Zubietako espetxearen inaugurazio ofizialak gizarteratzearekiko konpromisoa finkatu du, Martuteneko ereduaren aurrean
Pertsona erdigunean jartzen duen espetxe sistema propioa aldarrikatu du bertan Imanol Pradales lehendakariak, eta ETAk hil zituen espetxe funtzionarioei aitortza egiteko baliatu dute ekitaldia Pradalesek eta Fernando Grande-Marlaska ministroak.
EHUk gogorarazi du gauerdian amaituko dela USaPeko azterketak berrikusteko eskaria egiteko epea
Iritsi da EHUren oharra, Euskarari dagokion azterketan dozenaka ikasleri "0" jarri zien akats informatikoaren ondotik. Unibertsitateak akatsa konpondu zuela adierazi arren, egoerak egonezina sortu du kaltetutako ikasle eta familien artean, eta gaur goizean San Mamesko Ingeniaritza Fakultatearen aurrean elkarretaratzea egin dute.
Etxebizitzaren arazoak handitzen jarraitzen du, eta EAEko herritarren % 60 kezkatzen ditu dagoeneko
Politikaren arloan, herritarren % 25ek nahiago dute Pradales (EAJ) lehendakari izatea; % 11k, berriz, Otxandianoren (EH Bildu) alde egin dute. Hala jasotzen da Eusko Jaurlaritzak egindako azken soziometroaren datuetan.