Goialdeko depresioa
Sanchezek iragarri du hondamendi eremu izendatuko duela Valentzia eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Valentziako Generalitateko presidenteak adierazi du administrazioak koordinatuta aritu direla eta erkidegorako ur-azpiegituren plana adostea eskatu du.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Olivako landa-gune batean, Valentzian
Guardia Zibila ikertzen ari da heriotza Adam GOIDIaren ondorioa izan den ala beste zerbait gertatu zaion.
Albiste izango dira: Txertaguneak EAEn eta gripearen aurkako txertaketa Nafarroan, Adam GOIDIa eta protestak Frantzian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Loiu eta Bartzelona arteko hainbat hegaldi bertan behera gelditu dira Mediterraneoko denboralearen ondorioz
GOIDIa ikertzen duen epaileak Mazon lekuko gisa deklaratzera deitu du
Horrez gainera, "borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Mazon ikertzea eskatu dio GOIDIaren auziko epaileak Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiari, "arduragabekeriagatik"
Instruktorearen arabera, pasibotasun hori "elementu erabakigarria" da 2024ko urriaren 29an Valentziako probintzian 230 hildako utzi zituzten gertakarien emaitzan.
GOIDIaren kudeaketan erantzukizunik ez hartzea egotzi dio Feijook Espainiako Gobernuari: "Larrialdi nazionala ezarri behar zuen"
PPren presidenteak Kongresuko ikerketa batzordearen aurrean nabarmendu duenez, administrazio bakar batek ere ez zuen egin behar beste egin goialdeko depresioaren ondoren. Halaber, Jucarreko Konfederazio Hidrografikoa (CHJ) jo du tragediaren "arduradun nagusi" gisa.
Urriaren 29ko 21:05ean SOS Deiak-ek bazekien GOIDIak gutxienez 2 hildako utzi zituela Valentzian
Uholdeak hasi zirenean, emakume batek Zegamatik (Gipuzkoa) deitu zuen, Catarrojan zaintzaile lanetan ari zen bere lagun batek ezin izan zuelako bere ardurapean zuen adineko pertsona bat eskaileretatik igo, eta hura ito egin zela jakinarazi zuen.
Feijook aurrez esandakoa zuzendu du eta epaileari esan dio Mazonek ez ziola tragediaren unean uneko informazioa eman
PPko presidenteak Catarrojako epailearen azaldu duenez, "akatsa" izan zen Valentziako Generalitateko orduko buruaren aldetik unean uneko informazioa jaso zuela esatea. Are gehiago, Feijook gaineratu du 2024ko urriaren 29an ez zuela Mazonekin hitz egin 19:59ak arte.
Valentziako goialdeko depresioaren egunean Mazonekin izandako mezu guztiak epaileari bidali dizkio Feijook
Urriaren 29an Mazoni bidalitako "mezu guztiak" igorri dizkiola esan dio PPko buruak epaileari, argi utzita ez dutela "txat horretako mezurik ezabatu". Halaber, Generalitateko presidente ohiaren mezuak eta erantzunak irakur daitezke ere bai.
Feijook ukatu egin du Mazonen mezuak ezabatu izana, eta ziurtatu du bete duela epaileak eskatutakoa
Eskatutako WhatsAppak epaitegira bidali dituela adierazi du PPko buruak, eta telematikoki deklaratzea eskatu du.
Mazonek Feijoori bidalitako mezuak, Goidiaren egunean: "Hau hondamendi bat izango da, presi"
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidente ohiak Alberto Núñez Feijoo popularren buruzagiarekin hitz egin zuen Goidiaren egunean, 20:08tik 23:29ra. Gauak aurrera egin ahala aitortu egin zion: "Hondamendi itzela izango da hau, presi".
Juanfran Perez Llorca hautatu dute Valentziako Generalitateko presidente, Voxen babesarekin
Aldeko 53 boto bildu ditu orain arte Valentziako Gorteetan PPren bozeramaile izan denak, bere alderdiarenak eta Voxenak. PSPVk eta Compromisek aurka bozkatu dute.
Mazonek sareak sutu egin ditu bere agurrean, Rosaliaren “La Perla" erabilita
Jarduneko presidenteak bere azken Consellaren bideo bat partekatu du Instagramen, “La Perla” abestiak lagunduta, baina erreakzioa hain izan da berehalakoa, ezabatu egin duela eta “Divinize” abestiarekin beste batekin ordezkatu duela.
El Ventorroko jabeak adierazi du ez zituela Mazonen deiak entzun eta 18:30ak eta 19:00ak artean joan zela
Valentziako Generalitateak GOIDIAren inguruan egin zuen kudeaketa ikertzen ari den Catarrojako (Valentzia) epailearen aurrean deklaratu behar izan du ostalariak. Ez zuela Mazon telefonoz hitz egiten entzun esan du eta ez zitzaiola iruditu presidentea arduratuta zegoenik.
Mazonek Kongresuan esan du ez zegokiola berari alerta mezua bidali erabakitzea
Pradas kontseilari ohiaren deiak erantzun ez bazituen mugikorra motxilan eduki zezakeelako izango zela azpimarratu du Valentziako Generalitateko jarduneko presidente denak Kongresuko ikerketako batzordean.
Erantzun beharrean, galdetu egin du Mazonek Ikerketa Batzordean, eta bere betiko aitzakiak erabili
Valentziako Gorteetan egindako Ikerketa Batzordean, indarberrituta azaldu da Carlos Mazon Generalitateko jarduneko presidentea, zeinak azalpenak eman baino galderak egin dituen, eta ohiko akusazioak zabaldu, Aemet eta Pedro Sanchezen kontra. Catarrojan irekita dagoen ikerketari begira, Mazonek esan du berak ez duela Cecopin inongo ardurarik eta Es-Alert mezuaren atzerapena ez zela bere errua izan.
Feijook Perez Llorca izendatu du Mazon ordezkatzeko hautagai gisa
PPko iturriek jakinarazi dutenez, datozen egunetan deituko dute inbestidura saioa, "Valentziako Erkidegoari ahalik eta azkarren egonkortasuna emateko".
Albiste izango dira: Metro Bilbaok 30 urte, Mazon ikerketa batzordearen aurrean eta Palestinako selekzioa Loiura iritsiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
GOIDIaren biktimek Mazon espetxeratzeko eskatu dute
Carlos Mazonek dimisioa eman zuenetik astebete igaro denean, goi-geruzetako depresio isolatuaren biktimek herritarren garaipentzat jo dute, baina ez dela nahikoa nabarmendu dute. Valentziako Gorteen aurrean egindako protestan, Mazon espetxeratzeko eta haren gobernu osoaren dimisioa eskatu dute, Feijooren eta Abascalen arteko negoziazioak gaitzetsi eta Valentziaren etorkizuna valentziarrek hauteskundeetan erabaki behar dutela aldarrikatzeaz gainera.