El Ventorroko jabeak adierazi du ez zituela Mazonen deiak entzun eta 18:30ak eta 19:00ak artean joan zela
Valentziako Generalitateak GOIDIAren inguruan egin zuen kudeaketa ikertzen ari den Catarrojako (Valentzia) epailearen aurrean deklaratu behar izan du ostalariak. Ez zuela Mazon telefonoz hitz egiten entzun esan du eta ez zitzaiola iruditu presidentea arduratuta zegoenik.
Jatetxeko nagusia deklaratzera sartu denean. Argazkia: EFE.
2024ko urriaren 29an Carlos Mazon Valentziako Generalitateko jarduneko presidenteak Maribel Vilaplana kazetariarekin bazkaldu zuen El Ventorro jatetxeko jabeak Catarrojako epailearen aurrean adierazi duenez, ez zituen Mazonen telefono-deiak entzun eta presidentea 18:30ak eta 19:00ak artean joan zen lokaletik komunikatzailearekin batera.
Ostalariak lekuko gisa deklaratu du ostiral honetan 229 hildako utzi zituen goi-geruzetako depresio isolatuaren (GOIDI) inguruko kudeaketa ikertzen ari den epailearen aurrean. Jatetxeko jabea zen Mazon eta kazetaria bazkaltzen ari ziren gelan sartu eta ateratzen zen pertsona bakarra, epailearen idatzi baten arabera, eta, beraz, Mazonek Salome Pradas Barne eta Larrialdi kontseilari ohiarekin egindako telefono-deien inguruan galdetu nahi izan dio.
Lekukoak azaldu duenez, urriaren 29 hartan, Mazonek eta Vilaplanak jatetxean bazkaldu zuten lehen solairuko erreserbatu batean. Bakoitza bere aldetik iritsi zirela argitu du; Mazon bizkartzainik gabe.
Testigantzaren arabera, 18:30ak edo 19:00ak arte egon ziren aretoan, gutxi gorabehera. "19:00ak baino beranduago ez zen joan” eta “goizenez, 18:25ean", gaineratu du ostalariak.
Ez telebistarik, ez irratirik
Lekukoak kontatu duenez, bazkalorduan hainbat aldiz igo zen gela horretara, eta ez du Mazon telefonoz hitz egiten gogoratzen. Pradas 16:29an Mazoni deitzen saiatu zela galdetu diotenean, erantzun du Movistar konpainiak ez duela arazorik bere lokalean, baina beste batzuek, Orangek edo Vodafonek, esaterako, arazo batzuk eman ditzaketela.
Horrez gainera, jatetxean telebistarik eta irratirik ez daukatela azaldu du, eta egun hartan ez zuela albisteen berri izan adierazi du. Halaber, presidentea "inoiz" ez zuela kezkatuta ikusi ere esan du.
Horrez gain, lekukoaren arabera, Generalitateko pertsona bat igo zen gelara, "Mazonek paper batzuk sinatu behar zituelako". "Sartu, paperak eman eta bost minutura itzuli zen jasotzeko", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.