Juanfran Perez Llorca hautatu dute Valentziako Generalitateko presidente, Voxen babesarekin
Aldeko 53 boto bildu ditu orain arte Valentziako Gorteetan PPren bozeramaile izan denak, bere alderdiarenak eta Voxenak. PSPVk eta Compromisek aurka bozkatu dute.
Juanfran Perez Llorca, presidente hautatu ondoren. Argazkia: EFE
Juanfran Perez Llorca Alderdi Popularraren idazkari Nagusia Valentziako Erkidegoan hautatu dute Generalitateko presidente, Voxen babesarekin. Carlos Mazonen lekukoa hartuko du, hark azaroaren hasieran dimisioa eman ondoren; iazko urrian Valentzian izandako uholdeetan egindako kudeakegatik jasotako kritikek eraman zuten Mazon kargua uztera; 229 herritar hil ziren.
Perez Llorcak 53 boto bildu ditu Gorteetan gaur egin duten saioan: PPren 40 eta Voxen 13. Mazonen bozka ere jaso du —botoa ematera bakarrik joan da bilkurara—. Eta aurreikusita bezala, PSPVko eta Compromiseko parlamentariek kontra bozkatu dute, 45 denera.
Hautagaiaren eta taldeetako bozeramaileen hitzaldien ondoren egin da bozketa, eta botoak zenbatu ondoren, Llanos Masso Gorteetako presidenteak Perez Llorca presidente izendatu du, PPko eta Voxeko kideen txalo artean.
Mazon izan da presidente berria zoriontzen aurrenetakoa, eta hori egin eta berehala, aretotik atera da. Amaieran bere alderdi guztiek atera duen argazkian ez du parte hartu.
Estatuko Aldizkari Ofizialean izendapena argitaratzen denean, beste osoko bilkura bat deituko dute Valentziako Gorteetan, kargu-hartze ekitaldirako. Egun horretan, gobernurako bere proposamena aurkeztu beharko du, karguari zin egin eta gero.
Goizean egin duten hitzaldian, PPk azken bi urteotan Generalitatean egindako kudeaketa defendatu du, eta gogor kritikatu ditu Europako Itun Berdea zein "legez kanpoko migrazioa". Azken bi gai horiek dira Voxek mahai gainean jarritako eskari nagusiak.
Hitz eman du presidente izendatzen dutenean bere lehen hitzak GOIDIaren biktimei barkamena eskatzeko izango direla. Onartu du erakundeek ez zutela behar bezala erantzun, hondamendiaren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Ceutarekin lotutako lau elkarretaratze lekuz aldatu ditu, istiluak saihesteko
Eskuineko zenbait alderdik eta elkartek deitu dituzte mobilizazioak, eta horien aurka, ezkerreko taldeek ere mobilizazioak antolatu dituzte. Toki berean deitu dituzte protesta guztiak, eta horiek leku berean egiteak istiluak eragin ditzakeela eta, batzuk tokiz aldarazi dituzte.
Gernikako alkateak liburutegi berria defendatu du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñok uste du "onartezina" dela okupazio batek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxerik gabeko pertsonen gaia "ez delako soilik hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.