David Sanchez epaitzen ari den auzitegiak leporatzen zizkioten delituetako bat baztertu du, preskribatuta dagoelako
Bestalde, astelehen honetan, kontserbatorioetako hiru zuzendarik lekukotza eman dute, eta azaldu dutenez, Espainiako Gobernuko presidentearen anaiak "zuzen bete zituen bere eginkizunak", eta kontratazioko ustezko tratua "zurrumurruak eta korridoreetako elkarrizketak" zirela esan dute.
David Sanchez Badajozko auzitegira iristen, astelehen honetan. Argazkia: EFE
Gaur goizean berrekin diote, Badajozen, David Sanchez Pedro Sanchez Espainiako presidentearen anaiaren kontrako epaiketari.
Epaiketa bertan behera uzteko eskatu zuen defentsak pasa den astean. Epaimahaiak ez du aintzat hartu eskaria osorik, baina akusatuari leporatzen zizkioten delituetako bat kendu egin du, preskribatuta dagoelako.
David Sanchez 2017an Badajozko Diputazioan kontratatu izana epaitzen ari den auzitegiak preskribatutzat jo du "legez kanpoko izendapena onartzearen" delitua, eta, beraz, ez dute horregatik epaituko.
Aurreko ostegunean defentsek argudiatutako auziei erantzunez, Miguel Angel Gallardo Badajozko Diputazioaren presidente ohia ere ez epaitzea erabaki du aretoak, Luis Carrero Moncloako aholkulari ohi eta David Sanchezen laguna erakundean kontratatzeagatik.
Hala, defentsako abokatuek planteatutako aurretiazko auziak ebatzi ondoren, epaiketak lekukoen testigantzekin jarraitu du Badajozko Probintzia Auzitegian.
Lehen lekukoek "zurrumurruez" hitz egin dute
Gaurko saioan, David Sanchezek koordinatu zituen hiru kontserbatorioetako zuzendariek deklaratu dute "anaia" omen zen "zurrumurruak eta elkarrizketak" entzun zituztela kontratatu eta gero, baina ez lehenago.
Era berean, guztiek adierazi dute Sanchezek "zuzen" bete zituela bere eginkizunak.
Ostegunean, David Sanchezen beraren txanda izango da.
Akusazioek, PPk, Voxek eta Manos Limpias, Hazte Oir, Abogados Cristianosek, Liberum eta Iustitia Europa elkarteek hiru urteko kartzela-zigorra eskatzen dute, "prebarikazioagatik eta influentzia-trafikoagatik".
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik