Santos Cerdan, Leire auzian inputatu ostean: "Ez zen xantaiarik egin, ezta antzerakorik ere"
Auzitegi Nazionalak hainbat pertsona inputatu ditu, tartean, PSOEren Antolakuntza idazkaria izandakoa, PSOEren eta Espainiako Gobernuaren inguruko auzibideak neutralizatzearen truke Diezi legez kanpoko ordainketak egitea leporatuta.
Santos Cerdan Tafallako epaitegiaren atarian, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Auzitegi Nazionalak Leire Diez auzian inputatu berritan, Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkari ohiak adierazi du ez zela xantaiarik izan, ezta antzerakorik ere.
Koldo auziagatik Tafallako epaitegira sinatzera joan denean kazetarien galderei erantzunez hitz egin du Cerdanek. Koldo auziari lotuta, Auzitegi Gorenak kautelazko neurriekin aske utzi zuen pasa den azaroan, baina hamabost egunez behin epaitegian agertu behar du.
PSOEren dirua xantaia egiteko eta eroskeria delituetarako erabili ote zuen galdetuta, Cerdanek kazetariei erantzun die ez zela xantaiarik egin eta ezta antzerakorik ere. Segidan, atarian zain zeukan autoan sartu eta joan egin da.
Pasa den astean Guardia Zibilaren UCO unitateko agenteek Cerdanek Milagron (Nafarroa) duen etxea miatu zuten, Leire Diez auziaren ardura duen Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak hala eskatuta.
Halaber, egun hartan bertan PSOEren Ferrazko egoitzara sartu ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik