Mazonek dimisioa emango duela iragarri du: "Ezin dut gehiago"
Hala ere, ez du zehaztu noiz utziko duen kargua. Hori bai, Valentziako Gorteetan diputatu izaten jarraituko du eta ez ditu hauteskunde autonomikoak aurreratuko. Valentziako Gorteetan gehiengoa duten PPri eta Voxi ardura politikoa eskatu die presidente berria lehenbailehen aukeratzeko, eta, bien bitartean, jarduneko presidente izango da.
Carlos Mazonek dimisioa eman du Valentziako Generalitateko presidente gisa. Generalitateko jauregian egindako agerraldi batean eman du erabakiaren berri, karguan jarraitu ala ez erabakitzeko ostegunean abiatutako hausnarketaren ondotik, eta asteburuan Alberto Nuñez Feijoo PPren buruzagiarekin hitz egin ondoren.
"Generalitateak garai berri bat behar du". Hori eskatu du Mazonek, eta, era berean, galdegin du inoren aurkako gorroto kanpainarik eta seinalamendurik ez egotea. Horrez gain, Valentziako Gorteetan gehiengoa duten PPri eta Voxi ardura politikoa eskatu die presidente berria lehenbailehen aukeratzeko.
"Ezin dut gehiago", adierazi du Mazonek, eta esan du haren esku egon izan balitz, aspaldi utziko zukeela kargua, "momentu jasanezinak" bizi dituelako.
"Badakit nire inguruan dagoen zarata aitzakia ezin hobea dela (Espainiako) Gobernuak erantzukizunei ez heltzeko", bai goialdeko borraska gertatu zen eguneko (urriak 29), "informazio okerragatik", bai laguntzaren atzerapenagatik eta baita "berreraikuntza ezin txarragoagatik ere".
Generalitateko jauregian egin du adierazpen instituzionala, eta bertan eman du erabakiaren berri; ostegunetik hausnarketan murgilduta egon omen da, karguan jarraitu ala ez erabakitzeko, eta asteburuan Feijoorekin hitz egin zuen.
Hala ere, Valentziako Gorteetan diputatu izaten jarraituko du eta ez ditu hauteskunde autonomikoak aurreratuko.
Gauzak horrela, jarduneko presidente izango da Espainiako Aldizkari Ofizialean presidente berriaren izena argitaratu arte.
Carlos Mazonen dimisioak utzitako titularrak: "Laguntza nahi genuen, eskatu genuen, eta ez genuen jaso"
Onartu du akatsak, egin, egin zituela
Hondamendiaren kudeaketari dagokionez, akatsak, egin, egin zituela onartu du Mazonek, tartean, albiste faltsuak sortzea ahalbidetzea, larrialdi egoera ez ezartzea, eta, batez ere, egun hartako agendari eustea.
"Badakit akatsak egin nituela, eta horiekin biziko naiz betiko, barkamena eskatu dut eta gaur berriro egingo dut, baina ez zen kalkulu politikoagatik edo fede txarragatik izan. Ez genekien Poyoko erreka-bideak gainezka egin zuenik, ez genekien hilaren 30eko goizaldera arte hildakoak zeudenik, ezta tragediak tamaina hori zuenik ere", ziurtatu du.
Mazon (Alacant, 1974) 2023an aukeratu zuten Valentziako Generalitateko presidente, urte hartako maiatzean egindako hauteskunde autonomikoak irabazi eta gero. Hala ere, PPk ez zuen gehiengorik eskuratu eta Voxekin koalizio gobernua adostu ondoren izendatu zuten presidente. Urtebete geroago, 2024an, Voxek gobernua utzi eta Mazonek gutxiengoan agindu du harrezkero. Bestalde, Valentziako PPren burua da 2021. urtetik (Pablo Casado PPren buruzagi zela).
Bikitimek gezurretan aritzea leporatu diote Mazoni, eta Gobernuak dio "eskaera bakar bati ere ez" diola ezezkorik eman
Espainiako Gobernuari kritika
Mazonek Espainiako Gobernuari leporatu dio "presidentea buru duela", bera "berreraikuntzarako tresnak eman ez izana, hari kalte egiteko helburuz". "Biktimak ariete gisa erabili nahi izan ditu", eta eskatuta ere laguntza eta baliabideak ukatu izana salatu du.
Halaber, Gobernuaren agentziek eta Jucarreko Konfederazio Hidrografikoak "akats izugarriak" egin zituztela kritikatu du. Mazonen arabera, Aemetek denboralea 18:00etatik aurrera Cuenca aldera mugituko zela iragarri zuen eta Konfederazioak ez zuen Poyoko erreka-bideak gainezka egin zuela jakinarazi.
Mazonen GOIDI politikoa
Zure interesekoa izan daiteke