Bikitimek gezurretan aritzea leporatu diote Mazoni, eta Gobernuak dio "eskaera bakar bati ere ez" diola ezezkorik eman
Carlos Mazonek Valentziako Generalitateko preseidente kargua utzi izanak berehala eragin du erreakzio- eta erantzun-soka luzea, bai biktimena, bai arlo politikoko eragileena.
Carlos Mazon, prentsaurrekoaren ondoren. EFE.
Carlos Mazonek Valentziako Generalitateko presidente kargua utzi izanak erreakzio eta erantzun ugari eragin ditu, bai biktimen artean, bai esparru politikoko eragileen artean.
Rosa Alvarez GOIDIaren Biktimen Elkarteko presidenteak "gezurretan aritzea, biktimarena egitea eta egun hartan hil ziren 229 pertsonaren mina mespretxatzea" leporatu dio Mazoni. Ser irratian esan duenez, “adierazpen mingarria eta lotsagarria izan da. Biktimarena egiten ari da, gezurretan, Gobernuari eta hark eta haren Consellak bazter utzi zuten zientziari errua egotziz", adierazi du.
Trantsizio Ekologikorako Ministerioak GOIDIaren inguruan izan duen jarduera babestu du gaur, Valentziako Erkidegoa berreraikitzeko "1.200 milioi eurotik gorako inbertsioa" ekarriko du eta; "ez diogu ezetzik esan eskaera bakar bati ere", esan du Sailak, Carlos Mazonek Valentziako presidente kargua utzi duela jakin ondoren. Izan ere, dimisioa eman duen adierazpen instituzionalean Mazonek Gobernuari leporatu dio ezertan ez lagundu izana, eta Aemeti eta Jucarreko Konfederazio Hidrografikoari (CHJ) 2024ko urriaren 29ko GOIDIaren kudeaketan eta prebentzioan "akats ikaragarriak" egin izana.
Ministerioak gogorarazi du epaileak urriaren 29ko gertakariei buruz egindako autoak "irmoak" direla: instrukzio-epaileak berariaz adierazi du ebazpenean Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) eta Jucarreko Konfederazio Hidrografikoak (CHJ) beren mekanismo teknikoei eta protokoloei jarraituta jardun zutela, eta abisu eta komunikazio eraginkorrak eman zituztela, beren eskumenen barruan.
Ministerioak Valentziako Erkidegoaren berreraikuntzarekin duen konpromisoa gogorarazi du. Horren arabera, 1.200 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da Valentzian, etorkizunean izan daitezkeen uholdeei aurre egiteko garaian erresilientzia indartzeko eta uraren kudeaketa hobetzeko, zehaztu duenez, horietatik 437 milioi dagoeneko onartuta daude, eta ebazpenak argitaratuta, saneamendu, hornidura eta arazketa sareak konpontzeko lanetarako.
Bestalde, Diana Morant PSPV-PSOEren idazkari nagusi eta ministroak "albiste ontzat" jo du Carlos Mazonen dimisioa, eta "Generalitateko presidenterik txarrena alboratzeko meritua" biktimena dela esan du. Moranten arabera, dismisioa "lasaigarria izango da" milaka biktimarentzat, "partzialki bada ere".
Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroaren ustez, Carlos Mazon Generalitateko presidentearen dimisioa "berandu" eta "gaizki" iritsi da, eta hauteskundeak deitzeko "ausardiarik" izan ez izana egotzi dio, hori delakoan Valentziako Erkidegoak behar duena.
Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak "tamalgarritzat" jo ditu Mazonen adierazpenak, eta "biktimen eta gizarte osoaren aurkako iraina" dela uste du. "Benetan tamalgarria iruditu zait, ikuspuntu guztietatik", adierazi du Planasek.
Yolanda Diaz Gobernuko bigarren presidenteordeak Carlos Mazonen agerraldi instituzionalaren tonua kritikatu du: "229 biktimek eta haien senideek ez zuten agerraldi hori merezi", adierazi du Bluesky sare sozialean, eta gaineratu duenez, "ez zuten presidente hori merezi, gehien behar zutenean buru izateko gai izan ez den Feijoo bat merezi ez duten bezala".
Monica Garcia Osasun ministroak esan du bere agerraldiarekin Mazonek "ahotsa eta aurpegia" jarri dizkiola "duintasun-eza politikoari", eta haren diskurtsoarekin biktimak berriro umiliatu dituela.
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak esan du Valentziako Generalitateko presidentearen dimisio-iragarpena "koldarra, faltsua eta zitala" dela; halaber, Mazoni aurpegiratu dio "bost segundo eskas" eskaini izana "229 hildakoei".
Ione Belarra Podemosen idazkari nagusiak aldarrikatu duenez, Carlos Mazonek Valentziako Erkidegoko presidente kargua utzi izana haren aurkako mobilizazio sozial eta politikoaren ondorio da, eta espero du azkenean "kartzelan amaitzea", haren kudeaketa dela eta. Pablo Fernandez alderdiaren bozeramaleak, ildo beretik, Mazon "miserablea, gezurtia, gaitasunik gabea eta koldarra" dela esan du, eta espetxean amaitu behar duela azpimarratu du.
Lander Martinez Sumarrek Kongresuan duen diputatuaren iritziz, Carlos Mazon Generalitateko presidentearen agerraldia "inputatua izango dela argi eta garbi dakien eta akatsik onartzen ez duen gizaseme batena izan da". "Nahastu egin da, bera ez baita ezeren biktima, 200 pertsona baino gehiago hiltzearen arduradun politiko gorena baizik", salatu du Sumarren diputatuak.
Antonio Maíllo IUren koordinatzaile federalak esan duenez, Carlos Mazonek Valentziako Erkidegoko presidente kargua uztea "ez da nahikoa", eta hauteskundeak aurreratzea eskatu du, Valentziako herriak bere etorkizuna aukera dezan. "Lotsagarritzat" jo du Mazonen adierazpen instituzionala, eta azken unera arte "iraingarria, zinikoa eta biktimekiko enpatiarik gabekoa" izatea leporatu dio, "etxeko markari" jarraituz.
Feijook Mazonen aurkako ehiza politikoa salatu du
Alberto Nuñez Feijoo PPren buruak astelehen honetan adierazi duenez, Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentearen dimisioa "erabaki zuzena" da, eta "egoerari larrienean ere inoiz ezer onartzen ez dutenei lezioa" eman die.
Generalitateko presidente berriaren hautaketa "errazteko" eta "maila emateko" eskatu dio Voxi, eta Mazon "alderdikideari egin dioten ehiza politikoa eta pertsonala" salatu du, azpimarratuz "lehenago" joan behar zuela Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.