Carlos Mazonen dimisioak utzitako titularrak: "Laguntza nahi genuen, eskatu genuen, eta ez genuen jaso"
Generalitateko presidenteak dimisioa eman du GOIDIak 229 hildako utzi eta urtebetera, susperraldia "ondo bideratuta" dagoela eta Erkidegoak "garai berri bat" behar duela iritzita.
Carlos Mazon Generalitateko presidenteak dimisioa eman du, "lur jota" dagoelako, galderarik gabeko adierazpen instituzional batean. 229 hildako utzi zituen GOIDIa izan eta urtebetera esan du agur presidenteak Generalitateko kideekin batera egindako agerraldian.
Hona hemen dimisioa iragartzeko hitzaldiak utzi duen titularretako batzuk:
Erabakiari buruz
"Dimisioa ematen dut lur jota nagoelako, eta ez dudalako indarrik honen buru izaten jarraitzeko".
"Susperraldia ondo bideratuta dago; orain Generalitateak garai berri bat behar du."
"Nire esku egon izan balitz, aspaldi dimitituko nukeen, baina ezin dut gehiago."
"Hilabete hauek oso gogorrak izan dira."
GOIDIaren tragediari buruz
"Badakit akatsak egin nituela, aitortzen dut eta haiekin biziko naiz bizitza osoan".
"Barkamena eskatu dut, eta berriro esango dut, baina nire akatsetako bat ere ez zen izan kalkulu politikoagatik".
"Ez genekien Poyoko erreka-bideak gainezka egingo zuenik, ez genuen jakin 30eko goizaldera arte inor hil zenik, ezta tragediak tamaina hori zuenik ere".
"Norberaren akatsak onartzeko unea da."
Hainbat akats egin izana onartu du, hala nola buloak sortu izana ahalbidetzea, larrialdi egoera ezartzea ez eskatzea (Feijook aholku hori eman ziola eta arrazoia zuela onartu du), eta "egun horretako agenda bertan behera ez uztea".
Espainiako Gobernuari kritikak
Espainiako Gobernuak larrialdia kudeatzeko "laguntza falta" salatu du.
"Laguntza nahi genuen, eskatu genuen, eta ez genuen jaso".
Espainiako Gobernuari, "presidentea buru duela", bera "politikoki kaltetzeko berreraikuntzarako tresnak ukatu izana" leporatu dio.
"Biktimak ariete gisa erabili nahi izan ditu."
"Badakit nire inguruan dagoen zarata aitzakia ezin hobea dela Gobernuaren erantzukizunak bere gain hartzea saihesteko."
GOIDIaren eguneko "informazio okerra", "laguntzaren atzerapena" eta ondorengo "berreraikuntza kaskarra" aipatu ditu.
Inozo jokatu zuela adierazi du, uste baitzuen laguntza "bizkor" etorriko zela, "Gobernuari harrera adeitsua egiteagatik".
"Egun hartako agenda bertan behera ez uztea akatsa izan zen".
Balantzea eta agurra
Agerraldia "balantze pertsonal" gisa definitu du, urte "gogor, sakon eta urratzaile" baten ostean.
"Gobernu autonomiko batek ez dio inoiz aurre egin horrelako erronka bati".
"Zauri materialak sendatzen ari dira, baina ondorio emozionalek irekita jarraitzen dute."
Gogorarazi duenez, "min nagusia biktimena da".
"Nire bizitza, baita politika ere, betiko aldatu zen urriaren 29an".
Berak alde egin eta gero "tragedia hau behar duen objektibotasunarekin enfokatzea" espero duela adierazi du.
Etorkizun politikoari buruz
"Gorteetako gehiengoak erabaki dezala presidente berria nor izan behar den".
"Valentziako Erkidegoak bultzada berri bat behar du, lidergo-etapa berri bat".
Duela egun batzuk GOIDIaren biktimen omenezko Estatu hileta egin zuten, eta, bertan, senide batzuek biraoka hartu zuten. Erabakia, azaldu duenez, hausnarketa prozesu pertsonal baten ondorio da, eta, kargua utzita, amaitu egin da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceuta, itxaron-leku: desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko gune bat ireki dute
Oraingoz, 67 dira hildakoak, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.