Arrigorriagako Udalak zinegotzi baten aurkako eraso transfoboa salatu du
EH Bilduk ere salatu du erasoa, eta elkartasuna adierazi dio biktimari. Joan den larunbatean izan zen eraso transfoboa.
Arrigorriagako Udalak "gaitzespen irmoa" agertu du joan den larunbatean EH Bilduren zinegotzi batek herrian pairatu zuen eraso transfoboaren aurrean.
Gaur zabaldutako oharrean, Udalak elkartasuna helarazi dio biktimari, eta eskerrak eman dizkie "egoeraren aurrean esku hartu, babestu eta modu aktiboan erantzun zutenei”.
“Horrelako jarrerek erakusten dute elkartasuna eta erantzukizun kolektiboa ezinbestekoak direla gorrotoaren eta diskriminazioaren aurrean”, jaso dute idatzian.
Ildo beretik, EH Bilduk ere zinegotziaren aurkako "eraso eta irain transfobo etengabeak" salatu ditu. "Ez dugu inolako eraso eta jarrera intoleranterik onartuko. Gure elkartasun eta babes osoa erasoa jasan duen zinegotziari", idatzi du koalizioak sare sozialetan.
Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasun Zuzendaritzak biktimari laguntza eskaini dio, Eraberean tratu berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako sarearen baliabideak eskura jarrita.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak bultzatutako zerbitzua da Eraberean, eta arreta espezializatua eskaintzen die jatorriagatik edota sexu orientazio edo identitateagatik bazterkeria pairatu duten biktimei.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik