Albiste izango dira: Pradales lehendakariari elkarrizketa TV3en, "12 minutos" saioa Nadia Calviñorekin eta 74. Zinemaldiaren kartelaren aurkezpena
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Pradales lehendakariari elkarrizketa, TV3en: Asteartean Bartzelonan Cercle d'Economiak antolatutako mahai-inguru batean parte hartu ostean, TV3 Kataluniako telebista publikoan elkarrizketatuko dute, asteazken honetan.
- 12 minutos saioan, Nadia Calviño: ETB2ko 12 minutos saioan Nadio Calviño elkarrizketatuko dute. Europako Inbertsio Bankuaren presidentea Euskadin izan da aste honetan eta Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegi zuzendariak Euskadiko ekonomiaren inguruan galdetu dio, bai eta nazioarteko tentsioen ondorioez eta Euskadiren aukerez ere.
- 74. Zinemaldiaren kartelaren aurkezpena: Donostiako 74. Zinemaldiaren kartela aurkeztuko dute gaur eguerdian Tabakaleran. Bertan izango da Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiaren zuzendaria eta Maialen Beloki zuzendariordea. Irailaren 18tik 26ra egingo den Zinemaldia izango da Rebordinosen azkena, urtarrilean Belokik hartuko baitu nazioarteko zinema jaialdiaren gidaritza.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik