Mazonek Feijoori bidalitako mezuak, Goidiaren egunean: "Hau hondamendi bat izango da, presi"
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidente ohiak Alberto Núñez Feijoo popularren buruzagiarekin hitz egin zuen Goidiaren egunean, 20:08tik 23:29ra. Gauak aurrera egin ahala aitortu egin zion: "Hondamendi itzela izango da hau, presi".
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidente ohiak Alberto Núñez Feijoo popularren presidentearekin hitz egin zuen Goidiaren arratsaldean, 20:08tik 23:29ra bitartean. Gauak aurrera egin ahala, horrela deskribatu zion egoera Feijoori: "Hondamendi itzela izango da hau, presi".
Feijook Epaitegira bidali ditu Mazonekin gurutzatu zituen mezuak, epaileak eskatuta.
Feijook Mazonen mezuak baino ez ditu bidali, ez bereak. Argitu duenez, berak hasi zuen elkarrizketa Mazonekin, arratsaldeko 19:59an, "elkartasuna bidaltzeko eta erakundea eta nire burua eskuragarri jartzeko", "komunikabideen bidez egoera okertzen ari zela jakin ondoren".
Mazonen lehen erantzuna bederatzi minutu geroago etorri zen, 20:08an, alerta bidali zenetik hiru ordu igaro zirenean: "Eskerrik asko, Presi", eta horren ondoren, 20:09an, "Geroago kontatuko dizut" bat eta "Minuturo izorratzen ari da". Beste sei minutu igaro ondoren, 20:15ean, idatzi zuen: "Gau luzea dugu aurretik".
Beste mezu batzuen ostean, Mazonek berriro idatzi zuen 23:22an: "Ezertarako balio ez duen krisi kabinete bat sortu dute. Bah". "Sanchez, Montero eta defentsa eta barne sailekoekin hitz egin dut", Gobernuak gau hartan antolatu zuen krisi batzordeari erreferentzia eginez.
Elkarrizketak aurrera jarraitzen du eta, 23:26an, Mazonek idazten du: "Esango dizut. Baina bihar eguna argitu arte ez dakigu zer nolako egoera aurkituko dugun". Azken whatsappak 23.29koak dira eta "Horretan ari gara" eta "Eskerrik asko Presi", esaten dute.