Emaileak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko

Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.

Sangre_donacion

Udako beroak zaildu egin du Euskadin egunean behar diren 350-400 odol-emateak lortzea, kopuru hori beharrezkotzat jotzen baita transfusio sarearen beharrak asetzeko. Egoera bereziki zaila izaten ari da abuztuan, oporraldiek eta ohitura-aldaketek odol-emateen kopurua murriztu ohi baitute.

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Kudeaketa Klinikoko Unitateko buru Laura Biritxinagak eta Arabako Odol-emaileen Elkarteko Sustapen arduradun Aiala Elorza Sarasolak ohartarazi dutenez, udan "egun dezente" izaten dira beharrezko kopurura iristen ez direnak.

Odola egunero behar da

Odol-emateak ezinbestekoak dira globulu gorrien kontzentratuak eta plaketak izateko, besteak beste ebakuntza kirurgikoetan, istripuetan eta minbizia duten pazienteen tratamenduetan erabiltzen baitira.

Egoerak okerrera egin ohi du udan, baina aurten tenperatura altuek are gehiago zaildu dituzte odol-emateak. Zentro horretatik azaldu dutenez, abuztua izan ohi da urteko hilabeterik "zailena".

Emandako odola hiru osagaitan banatzen da: globulu gorriak (42 egunez hoztuta gorde daitezke), plaketak (zazpi eguneko iraupena dute) eta plasma (bi urte inguru gorde dezakete izoztuta).

Hiru odol-emate gune finko eta unitate ibiltariak

Euskadin odola emateko hiru gune finko daude: Donostiako Manuel Lekuona kalean, Gasteizko Olagibel kaleko anbulatorioan eta Usansoloko Transfusioen Euskal Zentroan.

Gune finkoez gain, odol-emateetarako autobusa ere ibiltzen da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herri, auzo eta hirietan barrena. Unitate ibiltariak herriz herri ibiltzen dira, herritarrei odola emateko aukera errazteko.

Odola emateko, 18 eta 65 urte bitartean eta 50 kilotik gorako pisua izan behar da, eta osasun egoera onean egon behar da.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 05/09/2026.-El Gobierno ha comenzado este sábado a acondicionar una explanada en el Muelle de Poniente de Ceuta para la instalación de tiendas de campaña y poder albergar migrantes pese a la oposición de los vecinos, de la Autoridad Portuaria y de la Confederación de Empresarios. Según ha podido comprobar EFE, los trabajos se han puesto en marcha en la mañana de este sábado para acondicionar este lugar donde se pretende trasladar a los miles de personas que están acampadas en la playa del Trampolín o en el entorno de Loma Colmenar. Las carpas que el Gobierno instalará en estos terrenos portuarios está previsto que puedan albergar a cerca de un millar de migrantes.-EFE/ Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak Ceutako portuaren kontrola hartu du etorkinei "arreta humanitarioa" emateko

Espainiako Gobernua Ceutako Mendebaldeko Kaian dagoen zabalgune bat egokitzen hasi da migratzaileak hartzeko. Bizilagunak, Portu Agintaritza eta Enpresarien Konfederazioa aurka dauden arren, kanpin dendak jarriko dituzte bertan. Aurreikuspenen arabera, mila migratzaile inguru hartuko dituzte. Ceutako Gobernua ere aurka agertu da, eta erabakia "akats larria" dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X