Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Ekaitza Nafarroan. Artxiboko argazkia: EITB
Ekaitza lehertzeko arriskua dela eta, agintariek alerta meteorologikoak ezarriko dituzte arratsaldean. Nafarroan dute arrisku gehien, eta Erribera kenduta, alerta laranja ezarriko dute gainerakoan. Kazkabarra eta haize ufada bortitzak espero dituzte. EAEn eta Ipar Euskal Herrian, abisu horia egongo da indarrean prezipitazio handiak eta ekaitzak espero dituztelako.
Alerta laranja (16:00-24:00) Foru Erkidegoko isurialde atlantikoan, Erdialdean eta Pirinioetan egongo da indarrean. Erriberan, berriz, abisu horia (arrisku txikia) aktibatuko dute. Gainera, euriteengatik (ordubetean 15 l/m² ) eta muturreko tenperatura altuengatik (35-37 ºC) beste bi abisu hori ezarriko dituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du 18:00etatik gauerdira arte prezipitazio handiak espero dituztelako. Euskalmeten iragarpenaren arabera, baliteke ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatzea. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak egingo ditu, eta baliteke zenbait lekutan handiak izatea. Txingorra (2-4 cm) egin dezake, eta haize-bolada oso gogorrak izan daitezke (80-100 km/h).
Bero egingo du egunean zehar, batez ere Araban. Hori dela eta, muturreko tenperatura oso altuengatik abisu horia izango da indarrean lurralde horretan, termometroak 37 ºC-ra igo daitezkeelako. Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, berriz, 32 ºC-ko maximoak espero dituzte, eta kostaldean, 27 ºC ingurukoak.
Ekaitz arriskua tarteko, Ipar Euskal Herria abisupean jarri du Meteofrancek gaur eta bihar. Nafarroan bihar arte eutsiko diote arrazoi horregatik ezarritako abisu horia.
Ibaiek eta errekek gainezka egin dezakete
Hain justu, iragarpena kontuan hartuta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) ohartarazpena egin du gaur arratsalderako. Jakinarazi duenez, uholdeak izan daitezke hainbat ibai eta errekatan.
Hala, herritarrei eskatu die eguraldi iragarpena eta ibaien emariaren datuak gertutik jarraitzeko eta Babes Zibilak emandako aholkuak kontuan hartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Behin-behinean aske geratu da Eltziegon bikotekidea harrapatzea egotzita atxilotutako emakumea
Harrapaketa larunbat goizean jazo zen, 07:30 aldera. 25 urteko emakumea epailearen esku utzi dute igande eguerdian, beharrezko eginbideak amaitu ostean. Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratuko dute gaur Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egingo dute igande honetan, 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izango ditu.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Azpeitiko eta inguruko beste herri batzuetako hainbat tokitan miaketak egin dituzte egunotan. Ustezko hiltzaileak, 43 urteko gizon batek, bere burua entregatu zuen larunbat goizaldean Ondarroako ertzain-etxean, eta soinean zeraman su-arma labur bat konfiskatu zioten.
Espainiako Gobernuak Ceutako portuaren kontrola hartu du etorkinei "arreta humanitarioa" emateko
Espainiako Gobernua Ceutako Mendebaldeko Kaian dagoen zabalgune bat egokitzen hasi da migratzaileak hartzeko. Bizilagunak, Portu Agintaritza eta Enpresarien Konfederazioa aurka dauden arren, kanpin dendak jarriko dituzte bertan. Aurreikuspenen arabera, mila migratzaile inguru hartuko dituzte. Ceutako Gobernua ere aurka agertu da, eta erabakia "akats larria" dela esan du.
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Ondarroan atxilotu dute Azpeitiko ustezko hiltzailea
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotilla ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.