Pazienteen hizkuntzan egiten ez jakiteak arriskuan jartzen du diagnostiko zehatza, Pompeu Fabraren ikerketa baten arabera
Lanak ohartarazi duenez, egoerak ez die etorri berriei soilik eragiten, "munduko hainbat herrialdetan hizkuntza gutxituetan hitz egiten duten lurraldeetako herriatarrei ere". Gainera, ikusi dutenez, kasu gehienetan adinekoek eta haurrek arrisku handiagoa dute osasun-arretako hizkuntza-desoreka horren ondorioak pairatzeko.
Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateak (UPF) egindako ikerketa batek egiaztatu egin du osasun-arreta pazientearen hizkuntzan ez bermatzeak arriskuan jar dezakeela diagnostiko zehatza egitea, bai eta medikuaren eta pazientearen arteko konfiantza eta arretaren kalitatea bera ere.
Revista de Llengua i Dret aldizkarian argitaratutako lanak ohartarazi duenez, egoerak ez die etorri berriei soilik eragiten,"munduko hainbat herrialdetan hizkuntza gutxituetan hitz egiten duten lurraldeetako herriatarrei ere", UPFk astelehen honetan jakitera eman duenez.
Ikerketa bibliografiko bat da ikerlanaren muina, eta horretan hainbat diziplinatako ehun bat lan bildu dituzte, besteak beste AEBn, Kanadan, Erresuma Batuan, Finlandian eta Euskal Herrian osasun-arretan hizkuntza-diskordantziak duen eraginari buruzkoak.
Migratzaileei zein bertakoei eragiten die
Harrera-herrialdeko hizkuntzetako bat bera ere menderatzen ez duten migratzaileen kasuan, hizkuntza-diskordantziak ondorio "larriak" izan ditzake, hala nola diagnostiko okerrak, tratamenduekiko atxikimendu txikiagoa eta proba gehiegi egitea.
Hala ere, azterketak agerian utzi du hizkuntza-diskordantziak ez diela migratzaileei soilik eragiten, baizik eta baita aurreneko hizkuntza gisa hizkuntza gutxitu bat darabilten biztanleei ere, "nahiz eta elebidun izan eta herrialdeko hizkuntza nagusian/menderatzailean jariotasun handiagoz zein txikiagoz hitz egiteko gai izan".
Erresuma Batuan galestarra hitz egiten dutenekin, Kanadako eremu anglohiztunetako frantses hiztunekin, Finlandian suedierar hiztunekin eta Euskal Herriko euskal hiztunekin egindako ikerketetan ondorioztatu da bigarren hizkuntza batean mintzatzeko gaitasuna "gutxitu" egiten dela "estres, zaurgarritasun, beldur edo min handiko egoeretan".
Arriskurik handiena adineko pertsonek eta haurrek dute
Azterlanetatik ondorioztatu denez, Finlandian ez beste leku guztietan egiaztatu da adinekoak eta haurrak direla osasun-arretan hizkuntza-desorekaren ondorioak pairatzeko "arrisku handiena" duten taldeak.
Adinekoen kasuan, narriadura kognitiboak okertu egin dezake bigarren hizkuntzan aritzeko gaitasuna, eta horrek osasun-arreta zailtzen du.
Horrez gain, Galesen eta Euskal Herrian egindako ikerketetan ondorioztatu da haurrak, batez ere txikiak badira eta oraindik ele bietan gaitasuna garatu ez badute, ama hizkuntzaren mende daudela sintomak "zehatz-mehatz" deskribatzeko.
Komunitate horietako hiztunen artean, hizkuntzak askorentzat duen identitate-balioa ere egiaztatu da, eta norberaren hizkuntzan hitz egiteko ezintasunak "medikuarekin konfiantzazko harremana sortzeko aukerari" kalterako eragin diezaiokeela ondorioztatu da.
Lehen azterketa honen ondoren, Kataluniako diskordantzia linguistikoaren ondorio espezifikoei buruzko ikerketa egingo dutela iragarri du Pompeu Fabrak, orain arte "aztertu gabeko" gaia baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.