Gizon bat oso larri zauritu da Barasoainen, motokultore batekin izandako istripu batean
Ezbeharra Barasoaingo baratze batean gertatu da, Restaño inguruan, motokultore batekin lanean ari zen gizona makinak harrapatuta geratu denean.
59 urteko gizon bat oso larri zauritu da igande arratsaldean, Barasoaingo baratze batean motokultore batekin istripua izan ondoren.
Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak 18:57an jaso du ezbeharraren berri eman dion deia eta Tafallako suhiltzaileak, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak bidali ditu berehala.
Ezbeharra Barasoaingo udalerriko baratze batean gertatu da, Restaño inguruan, motokultore batekin lanean ari zen gizona makinak harrapatuta geratu denean.
Suhiltzaileek askatu ostean, gizona Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, eta bertan dago, oso larri.
Foruzaingoa ezbeharra ikertzen ari da.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean