Nelson Davidek 73 urteko gizona itota hil zuela ondorioztatzeko zantzuak daudela esan dute auzitegiko medikuek
Biharko saioan, aldeek euren txostenak eta ondorioak aurkeztuko dituzte. Aurreikuspenen arabera, asteazkenean amaituko da epaiketa, herri-epaimahaiaren ebazpenarekin.
Nelson David Moreno, epaiketaren lehen egunean. Argazkia: EFE
Nelson David Morenok 73 urteko gizona itota, beso biluziko itotze teknika erabilita, hil zuela ondorioztatzeko moduko zantzuak badirela esan dute auzitegiko medikuek. Hilketaren ondoren akusatuari buruzko txostena egin zuten psikiatrek, berriz, azaldu dute "profil psikopata eta sadikoa" duela.
Bizkaiko Lurralde Auzitegian joan den asteazkenean hasi zen Nelson David Morenoren aurkako beste epaiketa bat. Gutxienez bost gizonezko homosexual hiltzearekin lotu dute auzipetua —ikertzaileen arabera, zazpi ere izan litezke—, 2021eko udazkenean, Bilbon. Oraingo auzia 73 urteko gizon baten ustezko hilketarekin lotua dago, aplikazio baten bidez zita bat eduki ostean. Hilketa izan eta berehala, 3.000 euro atera zituzten biktimaren kontu korrontetik, eta horrek piztu zituen susmoak.
Epaiketaren laugarren saioan, auzitegiko medikuek deklaratu dute. Gertakarien lekutik gorpua altxatzeko agindua eman zuen forentseak esan duenez, ezpainean eta sudurrean odol arrastoak zituen biktimak, eta lepoko azalean urradura bat ere bai. Ubeldura sakonik eduki ez izanak eraman omen zituen adituak hasiera batean "berezko heriotza" izan zitekeela ondorioztatzera.
Bere aldetik, beste mediku batek azaldu du gizonezkoak lepoan, kokotsaren azpian, L itxurako urradura bat zuela, eta lehen txostenean "garrantzirik eman ez" bazioten ere, onartu du ezin dela baztertu homizidioaren aukera. Akusazioaren galderei erantzunez, argitu du autopsiak ondorioztatu zuela beso biluziko itotze teknikarekin hil izanaren zantzuak zeudela.
Akusatuari buruzko txostena egin zuten psikiatrek ere eman dituzte azalpenak herri epaimahaiaren aurrean. Horien arabera, "gezurra eta manipulazioa normalizatuta" dituen pertsona da. Enpatiarik gabeko gizona, egozentrikoa eta nartzisista gisa deskribatu dute Nelson David Moreno.
Fiskaltzak hamasei urteko espetxe zigorra eskatu du homizidio delituagatik, eta hiru urte, iruzur jarraituagatik. Akusazio partikularrak 25 urteko kartzela zigorra eskatzen du hilketagatik eta beste bost urte iruzurragatik, eta herri akusazioak 28 urte eta 9 hilabete eskatzen ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.