INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arguedaseko agintariek eta auzokideek Saida al-Yusifen hilketa gaitzetsi dute

Elkarretaratze jendetsua egin dute Udaletxeko plazan. Gainera, Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu herrian.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Arguedasko Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu asteburuan herrian gertatu den hilketa matxista gaitzesteko. Halaber, elkarretaratzea egin dute arratsaldean, udaletxe aurrean. Bertan, agintariek eta auzokideek samina eta gaitzespena erakutsi dute.

Elkarretaratzean, Jose Luis Sanz alkateak nabarmendu du emakumeen aurkako eraso guztiak "duintasunaren, askatasunaren eta oinarrizko eskubideen aurkako atentatuak" direla. "Eta indarkeria hori hilketaraino iristen denean, gure gizartean oraindik ere dirauen eta onartu ezin dugun desberdinkeriaren adierazpenik krudelena eta muturrekoena da", azpimarratu du.

Atzo, 44 urteko emakumea hilda aurkitu zuen senide batek, haren etxean, eta Foruzaingoari jakinarazi zion. Halaber, ia aldi berean, senarrak (43 urteko gizona) Guardia Zibilaren Valtierrako kuartelean bere burua entregatu zuen. Itxura guztien arabera, emakumea hil izana aitortu egin zuen. 

Gizonak atxilotuta jarraitzen du, homizidio delitua leporatuta. Epaitegietako iturriek jakinarazi dutenez, atxilotua asteazkenean edo ostegunean eramango dute Tuterako epaitegira. 

Hildako emakumeak bi hilabete zeramatzan Arguedasen bizitzen. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa); eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik. Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ezabatu egin behar da dei-zerrendatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X