Genetistek baieztatu egin dute Lukas Aguirreren kasuko labaneko odola biktimarena dela
Gaur lekukotza eman duten ertzainek baieztatu egin dute bi gizonezko akusatuen DNA zegoela gertakarien ondoren topatutako zapatila baten lokarrietan; ustez, akusatu nagusiak berea galdu zuen liskarrean eta errazago ihes egiteko elkarrekin trukatu zuten zapatilan zegoen, zehazki Aguirreren DNA. Bigarren akusatuaren galtzetan ere topatu dute biktimaren DNA.
2022ko Eguberri egunean Donostian bi labankada jaso ondoren hildako Lukas Aguirreren heriotzaren epaiketaren bederatzigarren egunean deklaratu duten Ertzaintzako polizia zientifikoko genetista adituek baieztatu egin dute krimenean erabili omen zen labanan aurkitutako odola biktimarena zela, baina azaldu dute ez zutela DNA arrastorik aurkitu armaren kirtenean, ezta hatz markarik ere.
Aldeen galderei erantzunez argitu dutenez, labanaren heldulekuak zimurtsuak izan arren, ezin izan zuten horietan DNA nahikorik aurkitu, beharbada lagina hondatu egin zelako, obrako edukiontzian zegoen hautsaren edo beste hondakin batzuen ondorioz.
Hala ere, gaur lekukotza eman duten ertzainek baieztatu dute bi gizonezko akusatuen DNA zegoela gertakarien ondoren topatutako zapatila baten lokarrietan; ustez, akusatu nagusiak berea galdu zuen liskarrean eta errazago ihes egin zedin trukatu zuten zapatilan zegoen, zehazki, Agirreren DNA.
Polizia horiek jakinarazi dute, halaber, gau hartan bigarren prozesatuak jantzi zituen galtzetan egindako analisietan, bere DNAz gain, biktimarena eta identifikatu gabeko hirugarren pertsona batena ere agertu zirela.
Odol-laginak
Ikustaldiaren beste une batean, Donostia Ospitaleko mediku batek hitz egin du. Akusatuei odol laginak atera zizkien, analisi toxikologikoa egiteko. Defentsak galdetu dio ea zer dela eta pasa ziren zortzi ordu eskatu zenetik diligentzia egin zen arte, eta medikuak erantzun du arreta medikoari dagokionez ez zela "atzerapenik" egon tramite horretan.
Profesional horrek zehaztu du, halaber, bi erruztatuek antsiolitikoak eskatu bazizkioten ere, modu ulergarrian zihardutela, kolaboratzeko jarrera zutela eta ez zutela desoreka, goragalea edo bestelako sintomarik.
Epaiketak ostegunean jarraituko du, hainbat diziplinatako auzitegi-adituen azalpenekin. Autopsia egin zuten profesionalek ostiralean deklaratuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean