Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei egunez aktibo egon den Zarrakazteluko baso-sutea, itzalita

Astelehenera arte ez zen lortu asteazkenean kontrolpean izan zuten sua inguratzea eta egonkortzea. Nafarroan sute-arriskua oso handia edo muturrekoa da oraindik.

Nafarroako suhiltzaileak, artxiboko irudi batean.

Nafarroako suhiltzaileek Zarrakazteluko sutea itzaltzea lortu dute ostiral honetan. Sutea larunbatean hasi zen, "giza ekintzagatik", eta sei egun eman ditu piztuta.

SOS Nafarroako iturriek jakitera eman dutenez, sua ostiral honetako 13:00etan itzali dute, eta gaur goizean lanean aritu diren suhiltzaileak parkeetara itzuli dira.

Horren ondorioz, Foru Gobernuak Larrialdiko 2. maila ezarri zuen, eta Espainiako Gobernuaren baliabideak erabili behar izan zituen sua kontrolatzeko. 220 hektarea erre ditu, pinuz betetakoak gehienak.

Astelehenera arte ez zuten lortu asteazkenean kontrolatu zuten sua inguratzea eta egonkortzea.

Nafarroako Gobernuak nekazaritza jarduerak mugatzen dituen Foru Agindua ezarri du berriro, bi eguneko "leihoa" utzi ostean. Nafarroan sute-arriskua oso handia edo muturrekoa da oraindik.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X