Airez eta lurrez ari dira lanean Zarrakaztelun piztu den baso-sutean
Suhiltzaileekin batera, sei helikoptero eta lau hegazkin ari dira lanean, horietako bat koordinazio lanetan. Oraingoz, ez dago arriskurik herritarrentzat. Gauean, lurretik aritu dira sua itzaltzeko lanetan.
Baso-sute bat piztu zen atzo iluntzean Zarrakaztelun, eta Nafarroako Suhiltzaileak sua itzaltzeko lanetan ari dira ordutik. Foru Gobernuak jakitera eman duenez, sutea kontrolpean dute, baina oraindik ez dute itzali.
Eguerditik sei helikoptero ari dira lanean, horietako bi Darocako (Zaragoza) baso-suteak indartzeko brigadakoak. Gainera, lau hegazkin daude inguruan, horietako bat koordinazio lanetan, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioarena, eta beste hirurak sua itzaltzeko lanetan (hidrohegazkin bat, besteak beste).
21:42 aldera piztu zen sua, eta baso-suteei aurre egiteko planaren lehenengo maila ezarri zuten hasiera batean. Lurreko baliabideekin aritu dira lanean suhiltzaileak gau osoan. 08:00etan, baina, aireko baliabideak ere batu dira operatibora, eta horrek planaren bigarren maila aktibatzea ekarri du.
SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuak zabaldutako informazioaren arabera, pinudi batean piztu zen sua, eta oso gertu gari soroak badaude ere, horiek ez omen daude arriskuan. Inguruko bizilagunak ere arriskutik kanpo daudela ziurtatu dute.
Tafalla, Zangoza, Tutera, Peralta, Cordovilla eta Lizarrako suhiltzaileak bertaratu dira sua amatzera, eta bi helikopteroren laguntza dute. Foru Gobernuko basozainak ere ari dira zeregin horietan parte hartzen.
Uzta batzeko murrizketak
Testuinguru horretan, Nafarroako Larrialdietarako Aholku Batzordeak ostiralean erabaki zuen Nafarroa osoan uzta batzeko murrizketak indarrean mantentzea, bai eta lurzoru urbanizaezinetan soldadurak egiteko edo elementu metalikoak mozteko lanak mugatzea ere. Erabakia asteburu honetarako hartu zuten, baso-suteak izateko arriskua izango zela ikusita.
Murrizketa horiek atzo, abuztuak 9, sartu ziren indarrean.
Bero-bolada
Aurreikuspenen arabera, Foru Erkidegoan muturreko tenperatura altuak espero dira datorren astean, egunez 40 ºC-ra iritsiko baitira termometroak eta gauez ez baitira 20 ºC-tik jaitsiko, bereziki erdialdean eta hegoaldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.