Alerta laranja Araban, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, bero zakarra dela eta
13:00etatik 20:00etara egongo da indarrean EAEn, eta 21:00ak arte Nafarroan. 39 ºC-ko maximoak espero dira Nafarroan, 38koak Ebroko ibarrean eta 39koak Ipar Euskal Herrian.
Bero-bolada Euskal Herrian. Artxiboko argazkia: EFE
Tenperaturak gora egiten jarraitzen du Euskal Herrian, eta, hori dela eta, alerta laranja aktibatu dute Araban, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan. Igandean, termometroek erraz gaindituko dituzte 35 ºC-ko maximoak Hego Euskal Herriko toki askotan, eta bero zakarra egingo du Ipar Euskal Herrian ere.
Nafarroan, egun oso beroa espero da, eta maximoak 40 ºC-ra ere irits daitezke. Hori dela eta, alerta laranja ezarri dute Nafarroako erdialdean, 13:00etatik 21:00etara. Arrisku maila handia izango da, batez ere erdialdean eta Erriberan, 39 ºC-ko maximoekin. Pirinioetan, aldiz, arriskua zertxobait txikiagoa izango da, 36 ºC-rainoko tenperaturak espero baitituzte.
Bero handia espero da EAEn: maximoak 32-35 ºC-ra irits daitezke isurialde atlantikoan, 37ra Hegoaldean eta 38ra Ebroko ibarrean. Kostaldean, aldiz, ipar-ekialdeko haizeak tenperaturen igoera geldiaraziko du, eta 28-30 ºC inguruan geratuko dira. Ebroko ibarrean, minimoak ez dira 19 ºC-tik jaitsiko, eta abisu horia egongo da indarrean bero iraunkorragatik.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, alerta laranja 13:00etatik 20:00etara izango da indarrean bi egunetan, eta bihar egun osoan egongo da indarrean Ebroko ibarrean, tenperatura iraunkorrak direla eta. Bizkaian eta Gipuzkoan abisu horia egongo da indarrean tenperatura altuengatik.
Ipar Euskal Herrian ere muturreko beroa espero da: zerua oskarbi egongo da, eta 38 °C-ra irits daiteke Baionan, Donibane Lohizunen edo Hendaian, eta 40 ºC-tik gora Maulen. Hori dela eta, Meteo-Francek alerta laranja ezarri du bero-boladagatik.
Aldaketarik ez datozen orduetan
Astelehenean, tenperatura beroak izango dira gauean EAEn: 19 ºC ingurukoak kostaldean eta Arabako Errioxan, eta 17-18 ºC ingurukoak Hegoaldeko gainerako lekuetan. Egunean zehar, maximoak 36 ºC-tik gorakoak izango dira Hegoaldean, eta 37-38 ºC-ra iritsiko dira trantsizio-zonetan eta Ebroko ibarrean. Ondorioz, alerta laranjak indarrean jarraituko du.
Nafarroan, egoera errepikatuko da: arrisku handia izango da erdialdean eta Erriberan, 39 ºC-ko maximoekin, eta arrisku txikia isurialde atlantikoan (38 ºC) eta Pirinioetan (36 ºC).
Ipar Euskal Herrian ere tenperatura altuak izango dira. Egunik beroena igandea izango da, tenperaturak 39 ºC-ra irits daitezkeelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Hodei gutxi eta tenperaturak goranzko bidean asteburuan Euskal Herrian
Goizeko lehen orduetan, behe-hodeiak eta behe-lainoa agertuko dira ohiko lekuetan. Orduak igaro ahala, ordea, desagertu egingo dira, eta eguraldi atsegina izango dugu orokorrean. Tenperatura maximoak igotzen joango dira egunez egun: igandean eta astelehenean, 25 ºC ingurura iritsiko dira kostaldean eta 30 ºC-tik gora ibiliko dira barnealdean.
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Aste beroa eta eguzkitsua izango ez bada ere, oraindik mahuka hutsean ibiltzeko aukera izango dugu datozen egunetan; asteazkenean salbu. Euria nonahi eta tenperatura freskoak izango ditugu orduan Euskal Herri osoan.
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.