BSHko langileek datorren astean bozkatuko dute lan- erregulazioko espedienteari buruzko aurreakordioa
Enpresa batzordearen gehiengoak (LABek eta ELAk, ez) aurreakordioa lortu du aste honetan zuzendaritzarekin, eta, horren arabera, lantegia itxi eta 609 pertsona kaleratuko dituzte. Langileen ordezkariek deituta, batzarrak egingo dituzte ostiral honetan, eta bozketa, ziurrenik, astelehenean egingo dute.
Eskirozko BSH lantegia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Eskirotzen, BSHko langileek datorren astean bozkatuko dute enpresa-batzordearen gehiengoak, lan-erregulazioko espedientearen inguruan, aste honetan, zuzendaritzarekin lorturiko aurreakordioa.
Aurreakordioa langile batzordearen gehiengoak (UGT, CCOO, ATISS eta Solidari) onartu du, ez ordea, LABek eta ELAk, eta langileen esku egongo da erabakia.
Asteazkenean lorturiko aurrekoardioaren arabera, lantegia itxi eta 609 langile kaleratuko dituzte —hasieran, 655 ziren— eta gainerakoak birkokatu egingo dituzte. 54 urtetik beherakoek lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte ordaina jasoko dute, urte kopuruetan mugarik ezarri gabe. Gainera, 1.500 euroko saria jasoko dute urte bakoitzeko.
55 urtetik gorakoei aurrejubilazioa eskainiko zaie, soldata gordinaren % 70arekin, eta berrindustrializazio kasuan 50 eta 54 urte arteko langileek lehentasuna izango dute.
Horrez gain, birkokatzeak ere jarri dira mahai gainean, eta konpainiaren barruan sor daitezkeen hutsuneen aurrean lehentasuna izango dute.
Sindikatuen ordezkariak atzo hasi ziren aurreakordioaren baldintzak langileei azaltzen eta gaur asanblada gehiago egingo dituzte.
Behin guztia azalduta, segur aski, datorren astelehenean erabakiko dute zuzendaritza eta enpresa batzordearen gehiengoak lotutako akordioari argi berdea ematen dioten ala ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.