BSHko langileek protestei ekin diete, Ezkirozko lantegia itxi behar dutela jakin eta biharamunean
BSHk Ezkirozko lantegiaren itxiera iragarri eta biharamunean, 200 bat langilek protesta egin dute enpresa alemaniarraren aurrean eta zuzendariari sarrera eragotzi diete. Hilabete luzez negoziaziatzen aritu ondoren, enpresak astelehen honetan jakinarazi die langileei ez duela aurreikusitako epea luzatuko, langileek eta Gobernuak eskatutakoari entzungor eginez. Beraz, ekainaren 17an itxiko ditu ateak etxetresna fabrikatzaileak, Nafarroako lantegi handienetako batek, 655 langile lanik gabe utziz.
Espero zen, eta iritsi da. BSHk Ezkirotzen duen lantegiko beharginek bi urte baino gehiago zeramatzaten aldi baterako enplegu-erregulazioan. Aurretik, Alemaniako enpresak Etxarri Aranatzen eta Lizarran zituen lantegiak itxi zituen, eta orain, abenduaren 16an iragarritako mamua gauzatu egin da.
Goizean Nafarroako Gobernuarekin eta Industria Ministerioarekin bildu ondotik, bideodei bidez jakinarazi zien atzo goizean BSHko zuzendaritzak langileei ez zutela langileek eta Gobernuak eskatutako epea luzatuko, eta, hortaz, enpresa itxi egingo zutela. Gaur zortzi gauzatuko da kaleratze hori, eta langileen artean samina eta haserrea nagusi bada ere, besoak gurutzatuta geratu ordez, arazoari aurre egiteko hautua hartu dute, eta hasi dira dagoeneko lehen mobilizazioekin.
Goizeko txandakoak izan dira lehenak planto egiten. Goizeko 06:00etan ziren lanera sartzekoak, baina lantegiaren aurrean jarri dira 200 bat langile, batasuna aldarrikatzen zuen mezua zeraman pankarta handi baten atzean, enpresa ez ixteko ohiuak eginez. Gainera, hil kutxak eta hilerriak jarri dituzte Eskirozko BSHren heriotza irudikatzeko.
Tentsio uneak ere bizi izan dira, lantegiko zuzendaria kotxearekin lantegira sartzen saiatu denean. Langileak lurrean eseri dira eta foruzainek horiek arrakasta altxatzen ahalegindu dira. Azkenean, zuzendaria ez da lantegira sartu.
Atzo erabakiaren berri izan ondotik, orain bi dira BSHk Eskirozen duen lantegiko beharginen asmoa; batetik, enpresa ez ixtea eta, bestetik, euren kaleratzeak elkarrekin negoziatzea. Grebak ekainaren 20ra arte jarraituko du.
Langileen ordezkaritza bat, Bruselan
Langileak protestan ari diren bitartean, langileen ordezkaritza bat Bruselan da Industria komisarioarekin eta Enplegu komisarioarekin bildura, berrindustrializazioa eta beste enpresa proiektu bat posible dela aldarrikatzeko.
Jarduerari eusteko aukerak
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak atzo prentsaurrekoan adierazi zuen erabateko akats dela BSH ixtea, eta aurreratu zuen Industria Ministerioarekin elkarlanean ariko dela lantegiaren jarduerari eusteko interesa agertu duten enpresekin harremanetan jartzeko. Horren arabera, badago lantegiaren jarduerari eusteko aukera.
Mikel Irujo Industriako sailburuak enpresaren "gizatasun falta" nabarmendu zuen, eta adierazi zuenez, BSHri denbora gehiago eskatu diote interesa duten inbertitzaile daudelako". Sailburuak azaldu duenez, urtarriletik lanean ari dira, aholkularitza enpresa baten laguntzarekin, eta "mundu osoko enpresa askorekin jarri dira harremanetan. Kontseilariaren ustez, etxetresna elektrikoen enpresak argi utzi du bere lehentasuna, eta bertan ez daude langileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".