BSHk itxi egingo du Eskirotzen duen lantegia
BSHk astelehen honetan iragarri du Ezkirotzeko lantegia itxi egingo duela. BSHren nazioarteko zuzendaritzak bilera deitua zuen gaurko Nafarroako Gobernuarekin eta Industria Ministerioarekin, bere erabakiaren berri emateko, eta hitzorduan jakinarazi die ez duela luzatuko kaleratze kolektiborako epea, langileek eta Gobernuak egin dioten deiari entzungor eginez. Ekainaren 16an itxiko ditu ateak etxetresna fabrikatzaileak, Nafarroako lantegi handietako bat ere izan denak.
Datorren astean hasiko dira 665 pertsona kalean geratuko diren enplegu-erregulazioko espedientea negoziatzen.
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Mikel Irujo eta Carmen Maeztu kontseilariek agerraldia egin dute Nafarroako Jauregiko prentsa aretoan, itxieraren berri emateko. Erabaki horren aurka irmo dagoela jakinarazi dio Chivitek BSHren zuzendaritzari, eta erabateko akatsa dela esan du, eta enpresaren "gizatasun faltaz" mintzatu da.
Nafarroako presidenteak aurreratu du Industria Ministerioarekin harremanetan jarriko dela lantegiaren jarduerari eusteko interesa agertu duten enpresekin harremanetan jartzeko. Horren arabera, badago lantegiaren jarduerari eusteko aukera.
Bien bitartean, batzordearen ordezkaritza bat Bruselara bidean da astearte honetan Industria komisarioarekin eta Enplegu komisarioarekin biltzeko, BSHk abenduaren 16an iragarri eta astelehen honetan baieztatu duen itxieraren berri emateko.
BSHk Eskirotzen duen lantegiko beharginek bi urte baino gehiago zeramatzaten aldi baterako enplegu-erregulazioan. Aurretik, Alemaniako enpresak Etxarri Aranatzen eta Lizarran zituen lantegiak itxi zituen.
Langile-batzordea, "alternatiba bideragarrien" bila
Iragarpenaren ondotik, Eskirozeko langileen batzordeak adierazi du lanean jarraituko duela "alternatiba bideragarri eta egingarri" baten bila. Juanjo Hermoso de Mendoza batzordearen presidenteak egin ditu adierazpenok komunikabideen aurrean, Bartzelonako aireportuan zegoela.
Batzordearen presidenteak uste du "antolakuntza eta ekoizpen arrazoiengatik" egingo dituztela kaleratzeak, eta azpimarratu du itxieraren inguruko kontsulta-epea ekainaren 17an zela hastekoa.
Langileak, borrokarako prest
Erabakiaren berri izan ondotik, astelehen goizean asanblada egin dute langileek. Aitortu dutenez, erabakia ez da sorpresa izan, eta onartu dute azkenean abenduaren 16ko mamua gauzatu egin dela.
Hala, iragarri dute bihartik aurrera grebara joko dutela, eta adierazi dute "elkarrekin" egoteko unea dela, orain inoiz baino gehiago. Grebaz gain, egunero batzarrak egingo dituztela ere azaldu dute. "Deslokalizazio argiaz" mintzatu dira eta borrokarako deia luzatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.