Hithiumen inbertsioa Nafarroan gauzatzeko akordioa sinatu dute Chivitek eta Txinako enpresak, Pekinen
Proiektuari esker 405 milioi euro inbertitu eta 700 lanpostu inguru sortuko dira, lehen fasean, Nafarroan, eta bigarren fasean mila lanpostu ere izan daitezke.
Nafarroako Gobernuak eta Hithium Txinako enpresal konpromiso-agiri bat sinatu dute gaur, Pekinen, Foru Erkidegoan egingo den inbertsioa gauzatzeko bidean aurrera egiteko.
Proiektuak Nafarroan bateriak biltegiratzeko planta bat ezartzea aurreikusten du, eta 405 milioi euroko inbertsioa egitea eta 1.000 lanpostu sortzea —lehen fasean 700 lanpostu inguru sortuko dira—.
Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, oso albiste ona da Nafarroarako.
Chiviteren esanetan, proiektua gauzatzeko pauso administratiboak ematea falta bada ere, aurreikusitako denborak betetzen badira, 2027ean ekoizten hastea da enpresaren asmoa.
Bateria lantegia non kokatuko den galdetuta, Ezkirozko BSH planta aukera bat dela adierazi du Chivitek. Dena den, oraindik xehetasunak zehazteke daudela esan du.
Bestalde, Mikel Irujo Industria kontseilariak adierazi du gaurkoa Nafarroarako "egun garrantzitsua", "beste mugarri" bat dela, Hithiumek bere inbertsioa Foru erkidegoan gauzatze aldera.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela