Nafarroako Gobernua
2023/06/26 - 12:51
PSN eta Geroa Bai Nafarroako Gobernuaren negoziazioa desblokeatzen saiatzeko bildu dira
PSN-PSOEren eta Geroa Bairen ordezkaritzak Nafarroako Parlamentuan bilduta daude, Uxue Barkos buru duen koalizioak eskatu bezala, Foru Gobernua osatzeko negoziazioa desblokeatzeko.
2023/06/21 - 16:56
PSNk Geroa Bairekin aldebiko bilera egitea onartu du, Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioak bideratzeko
Begi onez hartu du albistea Geroa Baik, eta "oniritzia" eman du PSNk "jarrera aldatzeko asmoa duela" jakin ostean. "Eduki sendoak edukiko dituen gobernu bat adosteko orduan zorrotza" izango dela azpimarratu du koalizioak.
2023/06/19 - 21:38
UPN babestu zuten Castejongo bi zinegotzi sozialisten aurkako neurriak hartuko dituztela esan du Chivitek
UPNren lau zinegotzik, IU-Zurekinen lauk, PSNren bik eta Castejon Gararen bakarrak osatutako osoko bilkuran, sozialisten botoek UPNri eman zioten Alkatetza, IU-Zurekinen hautagaia kargurik gabe utzita.
2023/06/16 - 14:06
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakari hautatu dute berriz ere
Unai Hualde Geroa Baiko parlamentaria aukeratu dute berriro Nafarroako Parlamentuko presidente, PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Zurekin Nafarroa alderdien babesarekin.
2023/06/15 - 20:44
Faltzesko FEP alderdia Polonian emandako boto baten bila ari da, udalerrian gehiengo sinplea emango liokeena
Maiatzaren 28ko hauteskundeetan, alderdi horrek lau zinegotzi lortu zituen, PSNk adina, baina hauteskunde egunean bertan egiaztatu zen sozialistek laugarren zinegotzia FEPrekiko boto bakarreko aldearekin lortu zutela.
2023/06/14 - 20:05
Geroa Baik 'planto' egin die PSNri eta Zurekin Nafarroari Foru Gobernua osatzeko negoziazioetan
Geroa Baik azaldu duenez, bileran ez egotea "konfiantza galeraren" ondorio da, sozialistek ez baitiete aldez aurretik aldebiko bilera batera deitu alderdi bakoitzaren "zeregina" eta "lehentasunezko bazkide" izaera zehazteko.
2023/06/08 - 20:32
PSNk ezezkoa eman dio UPNri gobernurako eta udaletarako negoziazioetan
Nafarroako Parlamentuan izan duten hartu-emana. PSNek berak esanda, bilera zakarra izan da, eta ez du inolako fruiturik eman, aurreikusi bezala. Sozialistek UPNri esan diote ez dutela ezer negoziatzeko, ez gobernurako ez udalerrietarako.
2023/06/06 - 21:01
PSNk Geroa Bai koalizioari babesa emango dio Nafarroako Parlamentuko Presidentetza lor dezan
Maria Chivite sozialistak nabarmendu duenez, PSN "eskuzabala" izan da, eta eskuzabaltasun hori "elkarrenganakoa" izatea espero du. Bestalde, Uxue Barkosek "pozik" hartu du sozialistek "Parlamentuko Mahaiaren aniztasunari eta Ganberako Presidentetzari buruz" duten jarrera aldatu izana.
2023/06/04 - 16:27
Zelan baldintzatu dituzte hauteskunde orokorrek Nafarroako gobernu-negoziaketak?
Noraino baldintzatuko dituen aztertu nahi izan dugu hiru kazetari nafarrekin. Izan ere, Chivitek berriro hiruko gobernu batenpresidentea izan nahi badu, nahitaez EH Bilduren abstentzioa beharko du eta ikusteko dago Ferrazek onartuko ote duen.
2023/06/01 - 16:46
Chivitek berretsi du ez duela EH Bildurekin akordiorik adostuko: "Geroa eta Zurekin nahi ditut Gobernuan"
Parlamentuko Presidentetza eskatu dio Geroa Baik PSNri, Gobernuan Chivite babestearen truke. Barkosek aurreratu du ekainaren 6an berriro bilduko direla. Gaurko hitzorduan, baina, "gobernu progresista eta plurala" osatzeko konpromisoa helarazi dio PSNri.
2023/06/01 - 09:48
Chivite Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa indar politikoekin bilduko da gaur Gobernu berria osatzeko
"Eskuina eta ultraeskuina boteretik aldenduko dituen" hiruko gobernu bat lortzeko asmoz, PSNk azaldu duenez, Chivite lehenik Uxue Barkosekin batzartuko da, eta ondoren Begoña Alfarorekin.
2023/05/30 - 20:56
Asironek "indar aurrerakoi bozkatuena alkatetzara eramaten ez duten bideak" baztertu ditu
"Hautetsontziek EH Bilduri eman dioten tokia ukatzen duten proposamenek eskuineko gobernuak baino ez dakartzate berekin", esan du Iruñeko alkategaiak.
2023/05/29 - 22:05
Negoziazioak lehenbailehen hastea eskatu du Barkosek, datorren kanpainak gobernu aurrerakoiak oztopa ez ditzan
Geroa Bairen hautagaiaren hitzetan, Sanchezek gaur egindako hauteskunde iragarpenak bereziki beharrezko egiten du "PSNk jarrera hartzea nafarrek atzo botoen bitartez gehiengo aurrerakoiek osatzeko finkatutako konpromisoan".
2023/05/29 - 11:48
Nafarroako Parlamentua ekainaren 16an eratuko da
Espainiako Estatuan igandean hautatutako hamabi parlamentu autonomikoak ekainaren 13a eta hilaren amaiera bitartean osatuko dituzte. 31 senatari, gainera, izendapen autonomiko horri dagozkio; tartean, Geroa Baiko Koldo Martinez.
2023/05/29 - 03:38
Esparza: 'UPNrentzat ez da inoiz gau ona izango EH Bildu indartuta ateratzen denean'
Nafarroako UPNren emaitzen balantze positiboa egin du Esparzak.
2023/05/29 - 03:10
UPNk irabazi ditu hauteskundeak Nafarroan, baina Maria Chivitek orain arteko formulari eutsi ahalko dio
UPN izan da Foru Erkidegoan bozkatuena (15 hautetsi). Atzetik geratu dira PSN (11), EH Bildu (9), Geroa Bai (7), PP (3), Zurekin Nafarroa (3) eta Vox (2).
2023/05/29 - 03:05
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen eta UPNk Iruñean
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
2023/05/29 - 02:06
Joseba Asiron, EH Bildu: ''Gehiago gara, eta prest gaude eskuinari atea ixteko''
Joseba Asiron eta Laura Aznal ospatzen ari dira Iruñean eta Nafarroan lortutako emaitza onak. Lehenengoak, gainera, ziurtatu du Udalean gehiengo aurrerakoia izango dela, eta gehiengo hori EH Bilduk zuzenduko duela.
2023/05/29 - 02:00
UPNk irabazi ditu hauteskundeak Iruñean, EH Bilduk baino zinegotzi bat gehiago lortuta
9 zinegotzi eskuratu ditu Cristina Ibarrola buru duen zerrendak. EH Bildu gelditu da bigarren, 8 zinegotzirekin. 5 ditu PSNk, 2 PPk, 2 Geroa Baik eta 1 Zurekin Nafarroa koalizioak.
2023/05/28 - 16:50
Botoa ematera joateko deia egin diete hautagai guztiek herritarrei
Ideologia ezberdinak alde batera utzita, hautagai guztiek bat egin dute gaur haien eskaeran, abstentzioaren beldur. Hala, gaurko hitzordua oso garrantzitsua dela nabarmendu dute guztiek.