Chivitek berretsi du ez duela EH Bildurekin akordiorik adostuko: "Geroa eta Zurekin nahi ditut Gobernuan"
Nafarroako Gobernuko jarduneko presidente eta PSNren hautagai Maria Chivitek azpimarratu du ez duela EH Bildurekin akordiorik lortzeko inolako asmorik. Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin osatu nahi du hurrengo legealdiko Gobernua Chivitek, gaurko bilera-sorta bukatu duenean komunikabideei adierazi dienez.
09:30ean egin du lehen hitzordua Uxue Barkosekin (Geroa Bai), eta bi ordu geroago bildu da Zurekin Nafarroa koalizioko Begoña Alfarorekin. Bi batzar horietan jorratutako kontuekin pozik geratu da Chivite.
Negoziazioen gaiari helduta, Chivitek argitu du oraindik ez duela Pedro Sanchez espainiar presidentearekin hitz egin, baina "Nafarroan Gobernua osatzeko, haren babesa daukat, baita herritarrena ere". Zehazki, zuzendaritzaren babesa duen galdetuta, erantzun du PSOEk jakin badakiela zein urrats ari den ematen PSN.
Ildo horretan, eta PSOEk urrats horiek babesten ote dituen galdetuta, Chivitek erantzun du ez duela kontrakorik esan: "Badakite zein pauso ematen ari garen, beste autonomia erkidego batzuetako pausoen jakitun diren bezala. Beraz, PSNko Antolakuntza idazkariak esan zuen moduan, Nafarroan erabakiko da".
Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan Chivitek azaldu duenez, bazkide berdinekin eta orain artekoaren gobernu bertsua osatzeko borondatea helarazi die Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa koalizioei, eta bi aldeen borondatea baiezkoa da. "Orain aurrera egitea dagokigu, lehen pausoa Nafarroako Parlamentuko gobernu organoetan eman behar da eta ondoren etorriko da gobernu akordioa", esan du.
Elkarrizketa erronda horretan EH Bildurekin hitz egiten ote duen galdetuta, Chivitek erantzun du hitzari eusten diotela, PSNk ez duela EH Bildurekin gobernua osatzeko asmorik eta bilerak bazkideekin izango direla. "Ez dugu gobernu akordiorik lortuko EH Bildurekin", eta gehitu du Geroa eta Zurekin nahi dituela Gobernuan. Edozein kasutan, nabarmendu du prest dagoela alderdi politiko guztiekin hitz egiteko, baita UPNko Esparzarekin ere, baina beti ere PSOEk nahi dituen ildoak zeintzuk diren argi izanda.
Parlamentuko Presidentetza eskatu dio Geroa Baik PSNri
Geroa Bairen Nafarroako Gobernurako hautagai Uxue Barkosek mezu argia helarazi dio gaur Maria Chivite sozialistari: Parlamentua zuzendu nahi du, Gobernuan bazkide direnen artean indarrak banatuta.
Nafarroako Parlamentuan egin dute lehen hitzordua ostegun honetan Chivitek eta Barkosek, eta, ondoren, komunikabideen aurrean agertu da Geroa Baiko hautagaia. Bere eskaera betez gero, Parlamentua nork zuzenduko lukeen galdetuta, esan du Geroa Baik hartu beharko lukeela erabakia, ez berak, baina Unai Hualdek lan "bikaina" egin duela gaineratu du.
Bestalde, Barkosek aurreratu du ekainaren 6an berriro bilduko direla. Gaurko hitzorduan, baina, "gobernu progresista eta plurala" osatzeko konpromisoa erakutsi dio PSNri.
"Lan asko dugu egiteko", esan du, "baina Gobernuak Parlamentura proposamenak ekartzea eta horiek aurrera ateratzea bilatuko du nire alderdiak".
Testuinguru horretan, "lehenbailehen" akordioak adosteko asmoa erakutsi du, bermerik gabeko itunik ez duela nahi azpimarratzeaz gain. "Ikusiko dugu Estatuko politikaren errealitateak noraino baldintzatzen duen, baina gauzak geroz eta azkarrago egin, hobe izango da herritarrentzat", erantsi du.
Udalen osaketak Gobernuaren negoziazioan izan dezakeen eraginari buruz, Barkosek adierazi du Geroa Baik alkatetza hartuko duen tokietan agertokia "erabat garbia" dela, baina Iruñeko egoerarekin kezkatuta dagoela.
Zurekin Nafarroak gobernutik "kudeatzea" eskatuko du, akordioak bere lehentasunak jasotzen baditu
Begoña Alfaro Zurekin Nafarroaren Nafarroako presidentegaiak iragarri duenez, akordio programatikoak beren lehentasunak jasotzen baditu gobernu barrutik "kudeatzea" eskatuko dute.
Bilera amaieran Alfaro "baikor" mintzatu da, baina "lanean" jarraitu beharra dagoela erantsi du. Horren esanetan, lehenik eta behin Nafarroako Parlamentuko Presidentetza negoziatuko da, eta ondoren etorriko da Nafarroako Gobernuari buruzko akordioa, baina udalak albo batera utzita. "Elkarrizketen parte izan nahi dugu, Zurekin Nafarroa ez da anaia nagusiek zer erabakitzen dutenaren zain egongo", gaineratu du.
Chivitek eta Barkosek ekainaren 6rako hitz egiten jarraitzeko hitzordua jarri badute ere, Zurekin Nafarroak ez du hurrengo bilerarako datarik zehaztu eta litekeena omen da telefonoz izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu duenez, "ez zaigu zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familiatik kanpo, milaka kilometrora, eramatea izatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.