Jose Javier Esparza
Chivitek, Esparzari: "Gauza bat da arazoak egotea, eta beste bat, osasun sistemaren egoera larria izatea"
UPNk eskatuta, Nafarroako Parlamentuko Foru Araubidearen Batzordean osasun sistemari buruzko azalpenak eman ditu Maria Chivite Foru Erkidegoko presidenteak. Osasunbidean "hobetzeko gauzak" badirela aitortu arren, egoera ez dela larria ziurtatu du. Javier Esparza UPNren parlamentariak, aldiz, behin eta berriz esan du egoera "oso larrian" dagoela osasungintza publikoa.
Chivitek Esparzaren adierazpen batzuei darien "kirats matxista" kritikatu du
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazpen matxistak egitea leporatu dio Javier Esparzari (UPN), eta Foru Erregimeneko batzorde parlamentarioan ika-mika txiki bat sortu da. "Neuk zuzentzen dut 2014ko abendutik Nafarroako sozialismoa, eta neuk zuzentzen dut 2019ko abuztutik Foru Gobernua. Eta emakume buruok ez dugu behar inongo gizonik gure begirale izatea", adierazi du.