Nafarroako Gobernua
2023/05/28 - 16:41
Nafarroako Gobernua eskuinaren edo ezkerraren esku uztea erabaki beharko dute herritarrek
PSNren Gobernua aldatzeko irrikitan daudenei dei egin die UPNren hautagaiak. Chitivek eskuinaren alternatiba izaten jarraitu nahi du eta EH Bilduk eta Geroa Baik aldaketa gidatu.
2023/05/28 - 14:32
Uxue Barkos (Geroa Bai), gaurko hauteskunde-hitzorduan
Nafarroako Presidentetzarako Geroa Baiko hautagaiak bozen garrantzia azpimarratu du.
2023/05/28 - 12:47
Laura Aznal (EH Bildu), hauteslekuan
EH Bilduko Nafarroako presidentegaiak "prestutasuna" adierazi du gainerako alderdi aurrekoiekin akordioak lotzeko.
2023/05/28 - 11:44
Alderdi nagusietako zerrendaburuak, hauteslekuetan
EAEko eta Nafarroako alderdi nagusietako hautagaiek euren boza eman dute igande honetan izandako udal eta foru hauteskundeetan.
2023/05/28 - 11:15
Datozen lau urteetarako alkate eta ordezkari foralak hautatzera deituta daude 2,2 milioi euskal herritar
EAEko 1,7 milioi lagun eta 500 000tik gora nafar daude deituta igande honetan euren udaletako eta batzar nagus nahiz parlamentuko ordezkariak hautatzera. Hauteslekuak zabalik izango dira 09:00etatik 20:00etara.
2023/05/27 - 22:44
Kanpainako buruhausteak alde batera utzi dituzte hautagaiek hausnarketa-egunean
Azken egunotan haien mezuak ozen zabaldu ondoren, kirola egiteko, senideekin egoteko edota atseden hartzeko baliatu dute eguna alderdi politikoetako hautagaiek.
2023/05/27 - 20:51
Tokiko eta aldundietako ordezkariak aukeratzeko hitzordua dute igande honetan euskal herritarrek
EAEko 1,7 milioi lagun eta 500 000tik gora nafar daude deituta igande honetan euren udaletako eta batzar nagus nahiz parlamentuko ordezkariak hautatzera. Hauteslekuak zabalik izango dira 09:00etatik 20:00etara.
2023/05/27 - 16:34
Hausnarketa egin eta atseden hartzeko eguna dute hautagaiek
Kanpainako buruhausteak eta zurrunbiloa alde batera utzita, indarrak hartzen saiatzen ari dira larunbat honetan zerrendaburuak. Askok, familiarekin igaro nahi izan dute goiza.
2023/05/27 - 16:31
Kanpaina itxiera sutsua egin dute Nafarroako hautagai nagusiek
Elkarrizketa eta bizikidetza jorratzeko, Gobernu aurrerakoi trinko eta sendoa izateko, lau urte gehiago beharrezko direla, azpimarratu du Maria Chivite PSNko presidentegaiak.
2023/05/26 - 23:12
Alderdiek bozkatzera joateko deia egin dute hauteskunde kanpainaren amaieran
EAJk eta Elkarrekin Podemosek Bilbon eman diote amaiera kanpainari; EH Bilduk, Donostian; eta PSE-EEk eta PPk, Gasteizen.
2023/05/26 - 09:01
Azken txanpa indar politikoentzat, M28ko hauteskundeei begira
Biharko hausnarketa egunaren bezperan, abstentzioa mobilizatzeko eta ezbaian daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur hautagaiek.
2023/05/25 - 23:18
Igandean aro berri bat zabaldu daitekeela Nafarroan adierazi dute hautagai guztiek
Foru Erkidegoari dagokionez, Iruñean ikusi ditugu Nafarroako presidente-gaiak eta Iruñeko alkate-gaiak. Bozkatzera joateko deia egin dute denek.
2023/05/25 - 15:59
Baliorik gabeko boto-paperak banatu ditu Zurekin Baztan koalizioak Nafarroako hainbat herritan
Kontua da aipatu koalizioa etxez etxeko banaketarako boto-paper gabe geratu zela, eta Iruñerriko udal batek beste hauteskunde batzuetako paperak eskaini zizkiola (baliorik gabekoak).
2023/05/25 - 07:00
Posta bidezko botoa emateko azken eguna
Botoa bidaltzeko, hautesleek gutun-azal batean sartu beharko dituzte boto-txartelak eta hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria, eta posta ziurtatuz bidali dagokien hauteskunde-mahaira.
2023/05/24 - 22:22
Nafarroako Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak
Azken txanpan sartu da kanpaina eta Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak. Oposizioak, ordea, egin gabeak eta gaizki egindakoak salatu ditu.
2023/05/24 - 17:15
522.215 pertsonak dute Nafarroan igandean botoa emateko eskubidea
Udal hauteskundeetarako, 999 mahai egongo dira Foru Erkidegoan 362 hauteslekutan, eta 2.300 hautetsontzi inguru eta 3.095.500 boto-paper.
2023/05/21 - 17:32
Atsedenik ez hauteskunde-kanpainan, ezta igandean ere
EAEko eta Nafarroako hautagaiak jo eta ke dabiltza hauteskunde-kanpainaren erdian, badakitelako asko dagoela jokoan, eta boza bakoitzagatik borroka egin behar dutela. Gauzak horrela, gaur, igandea izanda ere, ekitaldiz josita dator eguna.
2023/05/20 - 08:55
UPN izango litzateke lehen indarra Nafarroan, baina PSNk eutsi egingo lioke Gobernuari
Navarra Suma koalizioaren hausturak 1-2 eserleku galtzea ekarriko lioke eskuineko blokeari, eta baliteke UPNk eta PSNk parlamentari kopuru bera lortzea.
2023/05/19 - 18:56
65 413 eskari jaso ditu Correosek Hego Euskal Herrian posta bidez botoa emateko
Eskaera gehienak Bizkaian bideratu dira (34.507), ondoren Gipuzkoan (18.914) eta azkenik Araban (8.721). Bestalde, Nafarroan 15.000 eskera jaso ditu Correosek.
2023/05/18 - 15:27
Maiatzaren 28ko hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna da gaur
Botoa postaz emateko asmoa baduzue edo botoa ematera behartuta bazaudete, hona hemen botoa baliozkoa izateko bete beharreko epeak jasotzen dituen gida erraz bat.