Parte-hartze zabala BSHn, lan-erregulazioko espedientearen aurreakordioaren inguruko bozketan
Eguerdiko 13:00etarako langileen % 80k eman du bozka. Enpresa batzordearen gehiengoak, ELAk eta LABek izan ezik, joan zen asteazkenean lortu zuen aurreakordioa zuzendaritzarekin, eta, horren arabera, lantegia itxi eta 609 pertsona kaleratuko dituzte, 655 izan beharrean.
Eskirozko BSH lantegia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Parte-hartze zabala izaten ari dira Eskirotzen, BSH lantegian, lan-erregulazioko espedientearen inguruko bozketan. Eguerdiko 13:00etarako, langileen % 80k eman du bozka joan zen asteazkenean enpresa-batzordearen gehiengoak zuzendaritzarekin lorturiko aurreakordioaren inguruan.
Aurreakordioa langile batzordearen gehiengoak (UGT, CCOO, ATISS eta Solidari) onartu zuen, ez ordea, LABek eta ELAk, eta langileen esku egongo da azken erabakia.
Aurreko asteazken gauean lorturiko aurrekoardioaren arabera, lantegia itxi eta 609 langile kaleratuko dituzte —hasieran, 655 ziren— eta gainerakoak birkokatu egingo dituzte. 54 urtetik beherakoek lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte ordaina jasoko dute, urte kopuruetan mugarik ezarri gabe. Gainera, 1.500 euroko saria jasoko dute urte bakoitzeko.
55 urtetik gorakoei aurrejubilazioa eskainiko zaie, soldata gordinaren % 70arekin, eta berrindustrializazio kasuan 50 eta 54 urte arteko langileek lehentasuna izango dute.
Horrez gain, birkokatzeak ere jarri dira mahai gainean, eta konpainiaren barruan sor daitezkeen hutsuneen aurrean lehentasuna izango dute.
Sindikatuen ordezkariek hainbat asanblada informatibo egin dituzte langileekin eta bozketa egingo dute astelehen honetan, enpresa batzordearen gehiengoak lotutako akordioari argi berdea ematen dioten ala ez argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.