GAIXOTASUNAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hegazti-gripe kasu bat hauteman dute Nafarroan, kurrilo bat kutsatu da

Paseko kurriloa da (hegazti basatia) Arguedaseko hezegune batean hilda aurkitu dutena. Edozein kasutan, oraingoz ez da positiborik izan Nafarroako etxaldeetan. Euskal Autonomia Erkidegoan 19 positibo zenbatu dira urtea hasi zenetik. 

Grulla kurrilo EFE
Kurrilo migratzaileak. Artxiboko argazkia: EFE

Hegazti-gripearen lehen kasua atzeman dute Nafarroan. Kurrilo bat kutsatu da, Foru Gobernuak astearte honetan jakinarazi duenez. 

Arguedaseko urmael batean hilik aurkitu duten paseko hegaztia da positibo eman duena. Edozein kasutan, gaur-gaurkoz, ez da positiborik izan etxaldeetan eta hegazti ustiategietan

Landa Garapenerako departamentuak azaldu duenez, hainbat lagin aztertzen ari dira laborategian, guztiak ere hegazti migratzaileak (kurriloak). 

Jose Mari Aierdi kontseilariaren esanetan, migrazio-mugimenduak direla eta, ohikoa da hegazti basatiak kutsatzea. Dena den, hegazti-ustiategietako arduradunei prebentzio-neurriak areagotzea eskatu die, kasu bat hautemanez gero hegazti guztiak sakrifikatu behar baitira. 

Hegazti gripe kasuak Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan

Urtea hasi denetik hainbat hegazti gripe agerraldi izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan, ia denak hegazti basatietan. 

Bizkaian 10 positibo zenbatu dira, eta 9 hegazti basati kutsatu direla atzeman dute —Getxo (1), Sestao (1), Berango (1), Lekeitio (1), Portugalete (1), Barakaldo (2), Erandio (1) eta Santurtzi (1)— eta (1) Gorlizeko Fauna Sendatzeko Zentroan.

Araban 6 positibo erregistratu dituzte, guztiak hegazti basatiak: 4, Gasteizen, eta bana, Barrundian eta Dulantzin. 

Azkenik, gaur-gaurkoz, Gipuzkoa da hegazti gripe kasu gutxien dituen lurraldea. Hiru dira guztira, bana Donostian, Lasarte-Orian eta Errenterian. 

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X