Adingabeen suizidio-saiakerak % 22 handitu dira urteko batez beste azken hamarkadan
Pediatriako larrialdietako zerbitzuek ohartarazi dute haurren osasun mentaleko arazoek gorakada handia izan dutela, eta zenbait ospitaletan kasu horiek bikoiztu egin direla azken hamarkadan.
Adingabe bat, hausnartzen. Argazkia: Canva
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (Bizkaia) pediatrak “oso kezkaturik” agertu dira, 14 urtetik beherakoen buru-osasuneko kasuen gorakada izan baita Larrialdietan.
Zentroak berak emandako datuen arabera, azken hamarkadan, batez beste, osasun mentaleko larrialdiak % 10 handitu dira urteko, eta etengabe igo dira antsietate-kasuak (% 9) eta agresibitate-krisiak (% 13).
Era berean, 14 urtetik beherakoen suizidio-saiakeren kopurua, batez beste, % 22 handitu da urteko, azken hamar urteetan Gurutzetako Ospitalean, Euskadiko erreferentziazko zentroetako batean.
Espezialistek ohartarazi dute gero eta profil konplexuagoak agertzen ari direla, eta beharrezkotzat jo dute pediatriako larrialdietan prestakuntza espezifikoa indartzea halako kasuei aurre egiteko.
Gainera, adierazi dute larrialdi-zerbitzuek “gizartearen termometro” gisa funtzionatzen dutela, eta haurren osasun mentalean gertatzen ari diren aldaketa sakonak islatzen dituztela, eta baliabide, koordinazio eta prebentzio handiagoa eskatzen dutela.
Datu horiek Espainiako Pediatria Larrialdietako Elkartearen (SEUP) XXX. bileran jorratu dira. Bilera Bilbon egiten ari dira, larunbatera arte, eta 1.000 profesional baino gehiago eta haurren osasunari eta larrialdietako arretari buruzko 700 lan zientifiko inguru biltzen ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera