TRAFIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto ilarak izan dira N-1 errepidean, Beasain eta Arama artean, Gasteizerako noranzkoan izandako bi istripuren ondorioz

Lau autoren arteko istripua izan da aurrena, Beasasin eta Ordizia artean, eta autoak erretiratu badituzte ere, horrek eragindako auto-ilaretan txapa-istripu bat izan da, eta egoerak korapilatuta jarraitu du.

Goiz konplikatua izan da N-1ean Beasain eta Arama artean, Gasteizerako noranzkoan, bi istripu izan baitira. 

08:00ak inguruan lau autoren arteko istripua izan da Ordizia eta Beasain artean. Ez da zauriturik izan baina 2-3 kilometroko auto ilarak sortu dira, ibilgailuak traban zeudenez bi erreietako bat itxi egin behar izan dutelako. Behin auto horiek albo batera erretiratuta, trafikoa bere onera itzultzen hasi da. 

Lehen istripu horrek sortutako auto-ilaran zeuden bi kotxeren artean ere istripua izan da, Arama parean. Eta horretan ere zauriturik izan ez den arren, zaildu egin du aurrez zeuden ilarak desegitea. 

08:30erako amaitu dira auto-ilarak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X